2017KO APIRILAK 10

Lezon, 2017ko apirilaren 10ean, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko martxoaren 27an egindako bilkurako akta onartzea (2017ID210006).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Arretxene 4ko behe oinean 1 zenbakidun lokalean sortutako etxebizitzari lehen erabilera baimena emateko proposamena (2016H0300002).

2016ko irailaren 29an O.E.J.k, L.P.Gren izenean Arretxene kaleko 4eko behe oinean dagoen etxebizitza bilakatutako 1 zenbakidun lokal komertzialaren lehen erabilera baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2381). Horretarako O.E.J. arkitektoak sinatzen duen obra amaierako dokumentazioa aurkeztu zuen, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialen 2016ko irailaren 22ko oniritzi zigiluarekin eta azken kitapena 19.976,02 eurotakoa izanik.

Etxebizitza hau, hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara bilakatutako lokal bat zen, Lezoko Udalak onartu ondoren, 2009ko otsailak 18an Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu zen Hirugarren sektoreko erabileratik etxebizitza erabilerara aldatzeko udal ordenantzaren berrikuspeneko xedapenen arabera.

Aipatu ordenantzak xedatzen duena kontuan izanik.

Halaber, Lezon indarrean dagoen Udal Etxebizitza Tasatuak arautzen dituen ordenantzak xedatzen duena kontuan izanik.

Udal Arkitektoaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Arretxene kaleko 4eko behe oineko 1 zenbakidun lokalean sortu den etxebizitza berria, erregimen orokorreko udal etxebizitza tasatu bezala behin betikoz kalifikatzea ondorengo baldintzetan:

1. Udal Etxebizitza Tasatua kalifikatzearen ondorioak.

Legeak xedaturikoaren arabera, etxebizitza hau eta, kasuan kasu, harekin loturiko garaje eta trastelekuak barne, etxebizitza babestuen kalifikazioa izango du beti. Horren­bestez, Lezoko Udal Etxebizitza Tasatuen Ordenantzan zehaztutako gehieneko eskualdatze prezioari eta lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideari loturik egongo da beti, lehenik, Udalaren edo Administrazio jardulearen alde eta, subsidiarioki, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde.

Etxebizitza hau hiri-lurzoruan finkatutako eremu jakin batzuetan dauden lokaletan etxebizitza-erabilera baimentzeko ordenantza arau-emailea aplikatzearen ondorioz udal baimenetatik datorrenez 1,8 indizera iritsi ahal izango dira. Etxebizitza honi loturiko garaje eta trastelekuei dagokionez oinarrizko salneurriaren 0,25 indizea ezingo du gainditu.

2. Lehentasunez erostea eta atzera eskuratzea.

Etxebizitza honen titularrek, edozein dela ere haien erregimena, Udalari edo Administrazio jarduleari eta, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko titular subsidiario gisa, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorrari jakinarazi beharko diete besterentzeko erabakia, ezarritako prezioa eta ordaintzeko era eta aurreikusitako eskualdatzearen gainerako funtsezko baldintzak azalduta, eta baita helbidea ere jakinarazpenak bidaltzeko ondorioetarako, atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izateko.

Eskubide hori bi hilabeteko epean gauzatu beharko da, jakinarazpena Udalaren, Administrazio jardulearen eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroan sartu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita.

Halaber, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea gauzatzeko adierazitako epe horretan, udalak UETen titularrek etxebizitza nori besterendu behar dioen zehazteko ahalmena izango du. Norbanako hau etxebizitza tasatuen erregistroan izen emanda beharko du egon eta zozketaren bidez hautatuko da edo aurretik egindako zozketa baten ondorioz esleitu gabekoen zerrendan dagoenean, zozketa beran ezarritako lehentasun irizpidea kontuan izanda.

Kasu hau ematen bada, etxebizitzak gehienez Lezoko etxebizitza tasatuen ordenantzan aurreikusitako 1,7 indizera iritsi daiteke.

Aurreko paragrafoak aipagai duen epean ez bada lehentasunez erosteko eskubidea gauzatzearen inguruan berariazko erabakia hartu dela jakinarazi, aurreikusitako besterentzea egin ahal izango da askatasun osoz, Lezoko udal etxebizitza tasatuen ordenantzaren 8, 9, 13 eta 16 artikuluek xedatzen dituzten baldintzak derrigorrez bete beharraren kaltetan gabe.

Artikulu honetan eskaturiko jakinarazpena ez bada egin edo legeak derrigorrezkotzat hartzen duen edukiren bat ez bada adierazi, edo eskualdatzeko ordaindutako prezioa txikiagoa bada edo baldintzak dagokion Administrazioari jakinarazitakoak baino kostu txikiagokoak badira, administrazio horrek atzera eskuratzeko eskubidea erabili ahal izango du bi hilabeteko epean, besterentzearen berri izan eta biharamunetik hasita.

3. Erregistroan inskribatzea.

Etxebizitza hau udal etxebizitza tasatu bezala kalifikatu izana, etxebizitzaren eta harekin loturiko garaje eta trastelekuen erregimena eta gehieneko prezioa etxebizitzaren titularrak izenpetzen dituen dokumentu guztietan islatu beharko da eta bereziki dagokion Jabetza-erregistroan, ondasun horietan jasota gera dadin eta erregistroaren publikotasuna egokitzat jotzen den moduan egin dadin, lehenik, Udalak edo Administrazio jarduleak eta, beti ere, subsidiarioki Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea duela, eta lur horiek, beti ere, Ordenantza honetan zehazturiko gehieneko eskualdatze prezioaren muga bete behar dutela jakinarazteko.

BI L.P.G.ri Arretxene kaleko 4eko behe oineko 1 zenbakidun lokalean sortu den etxebizitza berriaren lehen erabilpenerako lizentzia ematea.

HIRU: Lehen erabilerako lizentzia ematearen gaineko eskubideak guztira 49,94€ dira.

LAU: Etxebizitza berriari dagokion ur kontagailua jartzeko udaleko ur zerbitzuko arduradunekin harremanetan jarri beharko da, lehen erabilpena lortu ondoren.

BOST: Lehen erabilera baimena lortu ondoren, eskritura berriekin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Departamentuan jatorrizko lokala etxebizitzara aldatu dela tramitatu beharko da, baimendutako aldaketak dagozkion ondorioak izan ditzan.

SEI: Hondakinen kudeaketari dagokionez, obra amaierarekin batera aurkeztu den dokumentazioa ez dator bat D112/2012 Dekretuan eskatzen diren agiriekin, eta gainera, helbidea Zumarragan kokatzen du. Honenbestez, aurkeztu beharreko agiriak ekarri artean ez da hondakinen kudeaketa egokirako jarritako bermea itzuliko.

3. Lorazaintza zerbitzuaren kontratazio espedientea hasteko proposamena (2016ID170002).

Udal honek udalerriko lorezaintza zerbitzua ematea xedea duen kontratu administratiboaren lizitazioa aurrera eramateko duen beharra ikusirik.

Kontutan izanik 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratua - SPKLTB- onartzen duenak bere 22 artikuluan xedatzen duena, departamenduko buruak txosten batean egiaztatzen du ez dela bitarteko pertsonal eta materialik kontratu honek dituen beharrei aurre egiteko, ondorioz kontratazio administratibora jotzea bidezkotzat hartzen da.

Aipatu 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 10, 13 eta 16 artikuluek xedatzen dutenari jarraiki, kontratu hau zerbitzu kontratu bezala kalifikatu behar da, erregulazio harmonizatuaren menpe, 648.000 € eta 136.080 (BEZ) balio zenbatetsiarekin, 4 urteko iraupenarekin eta beste bi urtetarako luzatzeko aukera kontuan izanik.

Udal zerbitzu teknikoek Administrazio-klausula partikularen plegua eta Preskripzio teknikoen agiriak idatzi dituztela kontuan izanik.

Kontratu honen beharrei aurre egiteko aurrekontu-kreditu egokia eta nahikoa badagoela ziurtaturik, udalean indarrean dagoen aurrekontu orokorraren baitan.

Udal kontuhartzailetzaren aldeko fiskalizazioa ikusirik, 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarria kontuan izanik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT.- Lezoko Udalaren eraikinak eta dependentziak garbitzeko zerbitzuen administrazio kontratuaren lizitazioa aurrera eramateko espedientea onartzea, erregulazio harmonizatuaren menpeko kontratua, prozedura irekia, ohiko izapidetzea, zenbait esleipen irizpideekin, 432.000 € gehi ( 90.720€ BEZ) preziorekin eta 4 urteko iraupenarekin.

BI.- Txosten-proposamen honi atxikitzen zaizkion Administrazio-klausula partikularen plegua eta Preskripzio teknikoen agiriak onartzea.

HIRU.- 522.720 euroko gastua onartzea udal honetan indarrean dagoen aurrekontu gastuen kontura eta kontratu honek iraungo duen jardunaldietan kontratuaren beharrei erantzungo dien aurrekontu gordailu egokia eta nahikoa aurreikusteko konpromisoa ere hartzen da.

LAU.- Kontratu honen lizitazioaren deialdia egitea Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean iragarkia argitaratuz, gehienez 52 eguneko epean eskaintzak aurkez ditzaten.

4. Kultur ekipamendurako lokal bat erosteko proposamena (2016H0380004).

Udal honek, R.L. eta beste batzuen titulartasunekoa den eta Jaizkibel Hiribidea 9an kokatuta dagoen ondasun higiezina kostu bidez eta zuzenean eskuratzeko interesa dauka. Izan ere, ondasun horrek, Kultur Ekipamendurako erabilerara betetzeko egokiak diren ezaugarriak biltzen ditu, haren kokalekuari, sarbiderako erraztasunari, perimetroko formari eta azalerari dagokienean.

2017ko martxoaren 20ean, R., J. eta J.A.L.S. jabeek, Lezoko Udalari, 157.250 euroren truke, aipatu higiezinaren jabetza osoa salerosketa bidez eskualdatzeko proposamena egin dute.

2017ko urriaren 14ko Txosten juridikoa ikusirik, ondasun higiezina zuzenean eskuratzeko espedientea izapidetzeko, aplikatu beharreko legeriaren eta jarraitu beharreko jardunbidearen inguruan.

Udal Arkitektoak, 2017ko apirilaren 4ko baloraketa teknikoa eta Kultura eta Euskarako Zerbitzuburuak 2016ko urriaren 11ko Memoria ikusirik, hala Kultur Ekipamendurako erabilera edo zerbitzua izango duen higiezinaren balioztatzea eta ezaugarriak, jasotzen dutenak.

2017ko martxoaren 8ko txosten teknikoan, espediente honen xede den higiezina eskuratzeko jardunbiderik egokiena, zuzeneko eskuraketa jardunbidea erabiltzeko egiaztatzen da, hortaz, lizitazio bidezko jardunbide publikoak alde batera utziz.

2016ko apirilaren 7 an, Udal Kontu-Hartzailetzak fiskalizazio Txostena igorri zuen, bai aurrekontuaren baliabide arruntekiko eragiketak adierazten zuen ehunekoari buruz, bai aurrekontuko zainpetze nahikoa egoteari buruz.

Toki Erakundeen Ondasunen Araudia onartzen duen ekainaren 13ko 1.372/1986 Errege Dekretuaren art.11 Real Decreto 1372/1986, de 13 de junio, por el que se aprueba el Reglamento de Bienes de las Entidades Localeseta Herri Administrazioen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen art.116 Ley 33/2003, de 3 de noviembre, del Patrimonio de las Administraciones Públicas.ezarritakoa bete dela ulertzen da.

Espedientea behar bezala arrazoitua dagoela eta proposatu den jardunbidea kontratazio arloan indarreko arautegiari egoki zaiola ulertzen da, Idazkaritza Txostenean agertu bezala. Horretan, halaber, kontratazioa gauzatzeko organo eskuduna Tokiko Gobernu Batzordea dela adierazten da, Arlo publikoko kontratuei buruzko legearen testu bateratua onesten duen azaroaren 14ko 3/2011 Legezko Errege-Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriaren dad.2.1 Real Decreto Legislativo 3/2011, de 14 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Contratos del Sector Público. eta dad.2.2 Real Decreto Legislativo 3/2011, de 14 de noviembre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley de Contratos del Sector Público.xedatutakoarekin bat etorriz. Izan ere, kontratuaren zenbatekoa 157.250 eurokoa da,; beraz, ez du gainditzen indarreko Udal Aurrekontuaren baliabide arrunten %10a, ezta hiru miloi euroko zenbatekoa ere.

Espedientea eta arestian aipatutako txostenak azterturik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

LEHENENGOA.- Jaizkibel Hiribidea 49an kokaturik dagoen eta R.L. eta beste batzuena den ondasun higiezinaren eskuraketa onartzea, bai horren aparteko egokitasunagatik, bai Kultur Ekipamendu erabilera betetzeko egoki eta beharrezkoak diren ezaugarriak biltzen dituen beste higiezinik ez dagoelako.

BIGARRENA.- Indarreko gastuen aurrekontuaren 2447 partidan zorduntzeko, gastua xedatzea.

HIRUGARRENA.- Korporazio honen Alkatetzari, ahalik eta zabalenen, erabaki honen eraginkortasunerako behar beste agiri izenpetzeko ahalmena ematea.

LAUGARRENA.- Higiezinaren jabeei, honako Ebazpen hau jakinaraztea eta Notario aurrean, eskritura publiko bidez, kontratua sinatzeko hitzordua ematea.

PERTSONALA

5. P.L.S.S.ren borondatezko erretiroaren eskaria ontzat hartzeko proposamena (2017PE100001).

Udal honetako langilea den P.L.S.S.ek, 2017ko martxoaren 14an erregistratutako instantzian, indarrean dauden legeak eskaintzen duten aukeraz baliatuz, borondatezko jubilazioa onartzea eskatzen du 2017/06/17ko datarekin.

Eskari berean, Udalitzek bere 95. eta 96. artikuluetan adinagatiko borondatezko erretiroagatik eskaintzen dituen primak jasotzea eskatzen du.

Langile Publikoen Oinarrizko Estatutu bateratuak (67-2 art.), Funtzio Publikoaren Legeak (37-e art.) eta Udalhitzek, administrazio publikoko langileen jubilazioa arautzen dute, eta bertan zehaztu eta jasotzen dira funtzionario publikoen borondatezko jubilazio aukerak eta erretiro aurreratuarentzako primak.

Ikusirik, P.L.S.S.ek, indarrean dagoen legediak borondatezko jubilazioa jasotzeko eskatzen dituen baldintzak betetzen dituela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea P.L.S.S.ek eskatutako borondatezko jubilazioa, 2017ko ekainaren 17ko datarekin.

BI: Udalhitzen 95. eta 96. artikuluetan ezarritakoaren arabera, 9 hilabeteko soldata gordineko prima ematea adinagatiko borondatezko erretiro kontzeptuan, 18.780,48€

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

6. I.E.G. praktiketako funtzionario izendatu, praktikaldirako ebaluazio batzordearen kideak izendatu eta lan poltsa eratzeko proposamena (2017PE100002).

Arkitekto Tekniko plaza betetzeko hautaketa prozesua amaitu ondoren, hautaketa horretaz arduratu den epaimahai kalifikatzaileak, hauta prozesuan emaitza onena lortu duen hautagaia, I.E.G. izendatzea proposatu du Arkitekto Tekniko plaza betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena aintzat harturik, eta I.E.G.k hautaketa prozesua arautzen duen oinarrietako hamahirugarrenean eskatzen den dokumentazioa aurkeztu eta egiaztatu duenez, Tokiko Gobernu Batzorde honi dagokio praktiketako funtzionario izendapena gauzatzea.

Era berean Tokiko Gobernu Batzorde honi dagokio proposatutako hautagaiaren praktikaldia ebaluatuko duen Ebaluazio Batzordearen kideak izendatzea, eta ariketa baztertzaile guztiak gainditu dituzten hautagaiekin lan poltsa eratzea.

Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: I.E.G. praktiketako funtzionario izendatzea Arkitekto Tekniko plaza betetzeko. Izendapena 2017ko maiatzaren 8an sartuko da indarrean eta praktikaldia 9 hilabetekoa izango da.

BI: Hautagaiaren praktikaldia ebaluatuko duen Ebaluazio Batzordearen kideak izendatzea. Batzordea hurrengo kideak osatuko dute:

- A.I.G..

- A.E.A..

- K.E.S..

HIRU: Ariketa baztertzaile guztiak gainditu dituzten hautagaiekin Arkitekto Teknikoen la poltsa eratzea eta onartzea. Lan poltsa honela eratua gelditzen da:

1. M.S.R.(4 H.E).

2. R.E.S. (4 H.E.).

3. P.B.A. (3 H.E.).

4. N.O.B. (3 H.E.).

KULTURA

7. 2017-18 eta 2018-19 ikasturterako udal ludoteka zerbitzua kontratatzeko espedientea hasteko proposamena (2017ID170001).

Gaia mahai gainean geratu da.

GIZARTE ZERBITZUAK

8. Gizarte Larrialdietarako Laguntza eskaerak onartzeko proposamena (2017GZ020002).

2017ko GLL/AES eskaerak onartzekoespedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea 2017.urteko GLL/AES eskaeren zerrenda. Gastua guztira 10.485,34€ (A-177).

9. Familia eskuhartzeko eskaerak onartzeko proposamena (2016GZ310001, 2016GZ310002, 2016GZ310003, 2015GZ310003, 2015GZ310005 eta 2015GZ310007).

Ikusi ditut egindako eskaerak eta Gizarte Langileak egindako txostenak. Hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea E.S.M.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez, 4.299 €.

BI: Onartzea S.B.L.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez, 4.299 €.

HIRU: Onartzea N.G.M.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez, 4.292 €.

LAU: Onartzea R.P.M.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 4 hilabetez, 2.882 €.

BOST: Onartzea L.N.V.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 6 hilabetez, 4.299 €.

SEI: Onartzea M.G.M.k parte hartzea udalak eskaintzen duen familia eskuhartze programan 2 hilabetez, 1.388 €.

ZAZPI: Orekagune Gabineteak gauzatuko ditu esku hartzeak eta Udalak beregain hartuko du gastua (AD-72 ) ( AD-135/2017).

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, martxoaren 27az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:10ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243394tik 1243401era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna