2017KO APIRILAK 24

Lezon, 2017ko apirilaren 24ean, astelehena, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko apirilaren 10ean egindako bilkurako akta onartzea (2017ID210007).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

GIZARTE ZERBITZUAK

2. R.S.L.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2017GZ010003).

Ikusi dut etxez etxeko laguntza jasotzeko R.S.L egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: R.S.L.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua egunero, astelehenetik ostiralera ordu betez emango da atentzio pertsonalean laguntzeko. Zebitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 0,75€ orduko izango da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

3. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, martxoaren 10az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:20ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243409tik 1243410era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna