2017KO IRAILAK 11

Data:2017-09-11
Agiri mota: Gobernu Batzordearen akta
Lasterbideak:
Mamia:

Lezon, 2017ko irailaren 11n, astelehena, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

 

AKTA ONARTZEA.

1.  Egoki irudituz gero, 2017ko uztailaren 17an egindako bilkurako akta onartzea (2017ID210014).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Gipuzkoako Foru Kontratazioaren Zentralaren bidez suteen eta intrusioaren aurkako sistemen mantenu zerbitzua kontratatzeko esparru akordiora atxikitzeko proposamena (2016H0500003).

Lezoko Udala, 2016ko urriaren 3ko Alkatearen D16/00907. Dekretuz hartutako ebazpenaren bidez, Gipuzkoako Foru Kontratazioaren Zentralaren bidez tramitatutako suteen eta intrusioaren aurkako sistemen mantenu zerbitzuaren esparru akordioaren kontrataziora atxiki da.

2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuaren 6. artikuluarekin arabera Lezoko Udalari dagokio, atxikia dagoen erakundea den aldetik, esparru akordiotik eratorritako kontratua esleitzea, formalizatzea eta gastua baimentzea, hornidura interesatzen zaion neurrian

Behin esparru akordioa sinatu ondoren, dagokion teknikariak 2017/09/04an emandako txostenaren arabera, aipatu suteen eta intrusioaren aurkako sistemak mantentzeko zerbitzua beharra dela eta, 1. lotea: Sua itzaltzeko ekipoak: su itzalgailuak, BIEak, sute-ahoak eta zutabe lehorrak eta 2.lotea: Suteen eta intrusioaren aurkako sistemei buruzko kontratua, Esparru Akordioa burutzea erabaki den enpresa berei esleitzea eta hala formalizatzea

Administrazio honek kontratatu beharko duen 1. lotean aurreikusi daitekeen eskaera: zenbatzean gutxi gorabehera, urteko 1.500€ euroko gastua ateratzen da, BEZa barne.

Administrazio honek kontratatu beharko duen 2.lotean aurreikusi daitekeen eskaera: zenbatzean gutxi gorabehera, urteko 1600,83 euroko gastua ateratzen da, BEZa barne.

Hori dela eta, 2011ko azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaz onartutako Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 198. artikuluari jarraituz, bidezkoa da eratorritako kontratua:

a) 1. lotea dagokionez, Babesa Suzai, S.A.(A20095196) enpresari esleitzea, sinatutako Esparru Akordioan ezarritako baldintzetan.

b) 2. lotea dagokionez, Sabico Seguridad S.A. (A20202487) enpresari esleitzea, sinatutako Esparru Akordioan ezarritako baldintzetan

Espedientea azterturik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Eratorritako kontratuko 1. lotea, Babesa Suzai, S.A.(A20095196) enpresari esleitzea, sinatutako Esparru Akordioan ezarritako baldintzetan.

BI: Eratorritako kontratuko 2. lotea  Sabico Seguridad S.A. (A20202487) enpresari esleitzea, sinatutako Esparru Akordioan ezarritako baldintzetan

HIRU:Babesa Suzai,S.A. (A20095196) enpresaren alde, aurtengo ekitaldiari dagokion 1.500€ eurokogastua (BEZa barne), (AD 447) baimentzea eta xedatzea 

LAU:Sabico seguridad S.A. (A20202487) enpresaren alde, aurtengo ekitaldiari dagokion 1.600,83 eurokogastua, (AD 446) baimentzea eta xedatzea 

 

3.  Eskola garraiorako zerbitzu kontratuaren bigarren eta azken luzapen proposamena (2017-2018) (2014ID170003).

E.B.S.k Autocares Belintxon,S.L.ren izenean, 2017ko uztailaren 26ean aurkeztutako idatziarekin 2017-2018 kurtsorako eskola garraioa zerbitzua luzatzea eskatu dio Lezoko Udalari.

Lezoko Udalak 2014ko irailaren 8an Tokiko Gobernu Batzordean Eskola Garraio Zerbitzua AUTOCARES BELINTXON, SLri esleitzea erabaki zuen bi urtetarako. Kontratua arautzen duen baldintza agiriaren arabera bi urteko epe hau beste bi urtez luza daiteke gehienez eta urtez urte.

Espedientea azterturik eta aipatu zerbitzua egoki gauzatzen dela ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezo Institutora eta Lezoko Herri eskolako garraio zerbitzua mantentzea.

SEGUNDO: 2014ko irailaren 8an Tokiko Gobernu Batzarrak Autocares Belintxon, S.L.ri esleitutako kontratua 2017-2018 kurtsorako luzatzea izenpeturiko  kontratuan aurreikusitako bigarren eta azken luzapena aipatu zerbitzuaren kudeaketarako.

 

4. Gezala Auditoriumeko aldagelak eraikitzeko obra kontratuaren lehen zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeko proposamena (2017H0100001).

2017ko abuztuaren 1ean Murgil eraikuntzak S.L. enpresak Gezala Auditoriumeko aldagelak burutzeko obraren lehen obra ziurtapena bidali zuen 2017ko uztailean egindako lanei zegokiona.

2017ko uztailaren 20an K17/0004 kontratua sinatu zen Murgil Eraikuntzak S.L. enpresarekin Gezala Auditoriumeko aldagelen obra gauzatzeko. Kontratu honen zenbatekoa 86.609,17 € takoa da.

Udal Teknikariak eta obra zuzendaritzak ziurtapena sinatu duela ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 16.019,70 eurotako (B.E.Z. barne) lehen zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko lanei dagokiena. ( AD-290).

 

5.  Herri Eskolako kirol pistako estalkia eraikitzeko obra kontratuaren lehen zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeko proposamena (2017H0110001).

2017ko abuztuaren 1ean Otegi-Gaztañaga eraikuntzak S.L. enpresak Herri Eskolako kirol pistako estalkia eraikitzeko obraren lehen obra ziurtapena eta faktura bidali zituen 2017ko uztailean egindako lanei zegokiona.

2017ko uztailaren 3an K17/0002 kontratua sinatu zen Otegi-Gaztañaga enpresarekin herri eskolako kirol pistaren estalkiaren obra gauzatzeko .Kontratu honen zenbatekoa 356.831,09 € takoa da.

Udal Teknikariak eta obra zuzendaritzak ziurtapena sinatu dutela ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aurkeztutako 36.652,84 eurotako (B.E.Z. barne) lehen zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Herri Eskolako kirol pistaren estalkiaren obra lanei dagokiena. (AD-189)

 

KONTUHARTZAILETZA

6.  Faktura zerrenda onartzeko proposamena (2017KO110016).

Udaleko kontu-hartzaileak sinatutako faktura zerrenda ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea ondorengo fakturen zerrenda:

Zbkia

26

52.672,54

 

 

BI: Horien ordainketa agintzea dagokien hartzekodunei.

 

IDAZKARITZA

7.  Posta zerbitzuaren kontratu aldaketarako proposamena (2015ID490001).

Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuko Foru Diputatuak 2015eko urriaren 28ko Foru Aginduaren bitartez, Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos, S.A., I.F.Z. A83052407 enpresarekin “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez posta zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa” burutzea ebatzi zuen.

Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko urtarrilaren 11n esleitu zuen kontratu eratorria eta 2016ko martxoaren 1ean sinatu zen. Kontratuaren iraupena bi urtetako da.

Izenpetutako esparru akordioan eta kontratu eratorrian jasoa dagoen jakinarazpen administratiboari aldaketa garrantzitsuak egin zaizkio 2016ko urriaren 1ean indarrean sartu den 39/2015 Legean,  Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Eta aldaketa horrengatik eskatu zaio zerbitzua ematen duen enpresari hartzeko beharrezkoak diren neurriak araudi berriaren eskakizunetara egokitzeko jakinarazpenak.

Prestazioaren doikuntza horiek eragina dute Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SA enpresaren kostuetan, beraz, beharrezkoa den oreka ekonomikoari eustearren arrazoizkoa da doikuntza hori bera egitea aldatutako prestazio zatiari aplikagarri zaizkion prezioetan.

Esparru akordioa kudeatzen duen Gipuzkoako Kontratazio Zentralak kontraesanezko izapideak egin ondoren, bidezkoa erabaki du une honetan esparru akordioaren aldaketa Sektore Publikoko Kontratuaren Legearen Testu Bateratuak 107.1.e artikuluan aurreikusitakoaren arabera, bat-batean gertatutako araudi aldaketari erantzuteko.

Prestazioak araudiaren eskakizun berrietara doitzeko, “entregaren kudeaketa” kontzeptuaren prezioa 0,27 € izatetik 1,05 € izatera pasako da, eta aldaketa horiek ez dute aldaketarik eragingo esparru akordioaren beraren oinarrizko lizitazio eta esleipen baldintzetan, SPKLTBk 107.3 artikuluan jasotako eran. Kontratazio zentralarentzako egindako txostenaren arabera aldaketa horrek ez luke gaindituko, inola ere, esleipen prezioaren %10a.

Araudiaren zehaztapen berriek dakarten ondorio ekonomikoak kuantifikatu beharrak atzeratu egin du aldaketa prozedura bera. Nolanahi ere, Kontratazio zentralak eskatuta Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SA enpresa araudi berrira doitzen ari da bere zerbitzu prestazioa 2017ko urte hasieratik. Beraz gerta litezkeen bidegabeko aberaste egoerak saihestearen aldaketa honek eraginak izango ditu 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Horregatik, Diputatuen Kontseiluak uztailaren 11ean egindako bileran erabaki du aldatzea, 2017ko urtarrilaren 1etik aurreko ondorioekin, Foru Kontratazioen Zentralaren bidez posta zerbitzua kontratatzeko esparru akordioa. Orain kontratu eratorria aldatzea dagokio Lezoko udalari.

Ondorioz, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT.- Ondoren zehazten den eran aldatzea, 2017ko urtarrilaren 1etik aurreko ondorioekin, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko urtarrilaren 11an, Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos, S.A., I.F.Z. A83052407  enpresari esleitutako, “Foru Kontratazioen Zentralaren bitartez posta zerbitzua kontratatzeko esparru akordiotik” eratorritako kontratu eratorria:

Ezaugarri teknikoen agiriko 5. atalean jasotze diren informatizatutako eta informatizatu gabeko jakinarazpen administratiboetarako azpiataletan 30/1992 legeari egiten zaizkion aipamenak 39/2015 legeari egindakotzat jo behar dira.

Eta prezio berriak: “entregaren kudeaketa” kontzeptuaren prezioa 1,05 eurokoa izango da.

Kontratuko gainerako baldintzak ez dira aldatzen.esparru akordioa burutzea erabaki den baldintzetan.

BI.-Baimentzea eta xedatzea Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos, S.A., I.F.Z. A83052407 enpresaren aldeko gastua.

 

KULTURA

 

8.  2017 – Santrakrutz jaietarako elkarte eta partaide-laguntzaileentzako dirulaguntzak berresteko proposamena (2017KU010002).

Hainbat entitateek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: D17/801 Dekretua berrestea eta  Elkarte eta partaide-laguntzaile ezberdinentzat, guztira 21.628€tako dirulaguntza ematea ? Dekretuan agertzen den banaketarekin? Santakrutz jaien antolaketan lanetan emango duten laguntzagatik.

BI: Ordainketa Dekretuan agertzen den bezala egingo da. Onarpenean, elkarteentzako onartutako diru kopuru bakoitzeko %80 banatuko da (13.484€). Gainontzeko %20a diru zuriketa egin ondoren jasoko dute.

 

KIROLA

9. 2017 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza deialdia onartzeko proposamena (2017KI100001).

2017 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntza deialdia esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:2017 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko lehiaketara bideratutako kirol jarduera garatzeko diru-laguntzabanaketa arautzen duten oinarri-arau espezifikoakonartzea. Oinarriak eransten dira.

BI: Deialdia jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko iragarki bidez.

HIRU: Deialdiari dagokion gastua onartzea (A-511).

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

10.  Tokiko Gobernu Batzarren ordutegi aldaketa.

Gaurkoa bezala, hurrengo Tokiko Gobernu Batzarrak goizeko 8:00etan hastea erabaki dute batzarkideak.

 

11.  Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, uztailaren 17az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

 

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 09:00etan eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243558 eta 1243560tik 1243564ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer