2017KO UZTAILAK 27

Data:2017-07-27
Agiri mota: Osoko Bilkuraren akta
Lasterbideak:
Mamia:

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2017ko uztailaren 27an, osteguna, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Ez da bilkuran izan Angel Portugal Formoso (EHBILDU udal taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

 

1. 2017ko maiatzaren 25ean ohiko izaerarekin eta uztailaren 7an ezohiko izaerarekin egindako bileren aktak onartzea (2017ID200003 eta 2017ID200004).

Bi aktak ahobatez onartu dira inolako zuzenketarik gabe.

 

2. Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailarekin informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko lankidetza hitzarmena sinatzeko diktamena (2017ID360003).

Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak osoko bilkurarentzat diktaminatutako proposamenak:

“2016ko maiatzaren 26ko udalaren osoko bilkurak onartu ondoren Eusko Jaurlaritzak eta Lezoko Udalak  Lankidetza hitzarmena sinatu zuten informazioaren, administrazioaren eta kudeaketa elektronikoaren esparruko zerbitzuak elkarri emateko.

Hitzarmen hori eguneratzea proposatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak EHAAn 2017ko apirilaren 21ean argitaratutako Estatuko Administrazio Orokorrarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenera.

Aipatu hitzarmenaren edukia Udalarentzat interesgarritzat jotzen denez, alkateak proposaturik,  Batzorde Informatibo Orokorrak 2017-07-20an egindako bileran, aho batez behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan.

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT: Onartzea Lezoko Unibertsitateko Udala administrazio elektronikoaren esparruko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administrazio Orokorrarekin 2017ko martxoaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenari atxikitzea (EHAAn 2017ko apirilaren 21ean argitaratutakoa), lehenengo klausularen 2. atalean aurreikusitakoaren arabera.

BI: Onartutako lankidetza-hitzarmen hau sinatzeko, Lezoko alkatea den Jesus Maria Martiarena Jaca, ahalmentzea.

HIRU: Interesatuei erabaki honen berri ematea.”

Diktamena ahobatez onartu da.

 

3. Indarkeria sexistari era integralean eusteko protokoloak onartzeko diktamena (2017BE100001).

Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak osoko bilkurarentzat diktaminatutako proposamenak:

“Indarkeria sexistari era integralean eusteko Berdintasuna Sailetik bi protokolo onartzea proposatzen da: “Indarkeria matxista bizi duten emakumeen arretaren hobekuntzarako erakundeen arteko jarduera eta koordinazio protokoloa” eta “Lezoko Udalean jazarpen sexista eta sexualari aurre egiteko protokoloa”.

BAT: Dokumentu horien inguruko txosten teknikoa ikusirik, alkateak proposaturik,  Batzorde Informatibo Orokorrak 2017-07-20an egindako bileran, aho batez behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan.

BI: Onartzea “Indarkeria matxista bizi duten emakumeen arretaren hobekuntzarako erakundeen arteko jarduera eta koordinazio protokoloa” eta “Lezoko Udalean jazarpen sexista eta sexualari aurre egiteko protokoloa” indarkeria sexistari era integralean eusteko.”

Noemi Arberasek, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasun gaietarako zinegotzi delegatua denak dio Batzordean aztertutako lehenengo protokoloaren eranskin bezala aurkeztu zela “Lezoko eta Pasaiako udalen erantzun instituzionala espazio publikoetan gertatutako eraso sexualen eta indarkeria matxistako bestelako kasuen aurrean” dokumentua. Gaia Pasaiako udalarekin eta Oarsoaldeako beste udalekin adostu bitarte, dokumentu horren izenburua eta edukia Lezoko udalari moldatzea proposatu du.

Aldaketa honekin diktamena ahobatez onartu da.

 

4. 2017ko Lan Postuen Zerrendaren aldaketari hasierako onarpena emateko diktamena (2017PE290001).

Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak osoko bilkurarentzat diktaminatutako proposamenak:

“2017/2018 ikasturterako Musika Eskolako matrikulazio ofizialaren kanpaina amaituta, zuzendariak matrikulazio datuak aurkeztu ditu, eta datu horien baitan 2017ko irailaren 1ean hasiko den 2017-2018 ikasturtean musika-tresna bakoitzari dagozkien dedikazio portzentaiak kalkulatu ditu.

Funtsezko aldaketarik aurreikusten ez bada ere, musika-tresna batzuen dedikazio portzentaiak alda daitezke, egin daitezkeen matrikulazio berrien edota ikasturte hasierako bajen baitan. Halere, aldaketa txikiak izango direla aurreikusten da. Balizko aldaketa hauek 2018. udal langileen Lan Postuen Zerrenda orokorra onartzeko garaian kontuan hartuko dira.

Horiek horrela, Batzorde Informatibo Orokorrak 2017-07-20an egindako bileran, aho batez, behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

ERABAKI PROPOSAMENA

BAT:  Hasierako onarpena ematea 2017ko Lan Postuen Zerrendaren aldaketari. Bertan, 2017/2018 ikasturtean irakatsiko diren instrumentu bakoitzaren lan postuaren lanaldien ehunekoak ezartzen dira. Dedikazio portzentaia hauek 2017ko irailaren 1ean indarrean sartuko dira.

BI: 2017/2018 ikasturteko lanaldien ehunekoak hurrengoak izango dira:

- Perkusioa + osagarriak: %28,17.

- Pianoa + osagarriak: % 25,50.

- Akordeoia + osagarriak: %19,75.

- Flauta + osagarriak: %16.

- Musika Mintzaira: %10,42.

- Trikitixa + osagarriak: %25,50.

- Saxofoia + osagarriak: %14,67.

- Biolina + osagarriak: %12.

- Tronpeta + osagarriak: %12.

- Klarinetea + osagarriak: %12.

- Gitarra + osagarriak: %25,5.

- Txeloa + osagarriak: %8.

HIRU: Informazio publikorako 15 eguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.”

Diktamena ahobatez onartu da.

 

5. Udal langileen ordainsariak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera %1ean igotzeko diktamena (2017PE290002).

Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak osoko bilkurarentzat diktaminatutako proposamenak:

“2017. urtean udal langileen soldata basikoa %1ean igoko da, hala ezarria bai dago ekainaren 27n 2017. urterako onartutako Estatuko Aurrekontu Orokorretan. Era berean Lege honek funtzionarioek soldatetan jasotzen dituzten gainerako kontzeptuetan gehienez ere %1ko igoera egiteko aukera ahalbideratzen du.

Era berean 2/2017 Legeak, apirilaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2017. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituenak, sektore publikoko zerbitzuko langileen urteko guztizko lansariak %1n igotzea aurreikusten du.

Horiek horrela, Batzorde Informatibo Orokorrak 2017-07-20an egindako bileran, aho batez, behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Udal langileen ordainsariak, eta ordainsarietan jasotzen diren kontzeptu guziak %1ean igotzea 2017. urteko urtarrilaren 1etik aurrera 2016ko abenduaren 31ean indarrean zeuden soldaten aldean.

BI: Aipatu igoera aplikatzea udal langileen nominetan. Urtarrila ekaina bitarteko atzerapenak uztaileko nominan jasoko dira. ”

Alkateak erabakia dedikazio esklusiboan aritzen diren zinegotzi delegatuei eta langile ebentualari aplikagarri izateko batzordeak diktaminatutakoari hirugarren erabaki bat gehitzea proposatu du: 

HIRU: %1eko igoera aplikatzea baita dedikazio esklusiboa duten zinegotzi delegatuei eta langile ebentualari. Igoera 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatuko da.

Aldaketa hori eta diktamena ahobatez onartu dira.

 

6. 2016ko Udal Kontu Orokorra behin betiko onartzeko diktamena (2017KO080001).

Honela dio Batzorde Informatibo Orokorrak osoko bilkurarentzat diktaminatutako proposamenak:

“Udal honetako Kontuen Batzorde Bereziak, 2017ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran, bere oniritzia eman zion 2016 ekitaldiko Kontu Orokorrari.

Kontu Orokorraren espediente hori jendearen ezagutzarako ipinirik egon da araututako epean, eta inolako erreklamaziorik ez da haren aurka aurkeztu.

Beraz, proposatzen da 2016 ekitaldiko Udal Kontu Orokorraren behin betiko onarpena.”

Hori ikusirik, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2017ko uztailaren 20an egindako bilkuran, aho batez proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan.”

Udalaren osoko bilkurak ahobatez onartu du 2016 ekitaldiko Kontu Orokorra.

 

7. Udal kontuhartzailearen txostenen berri ematea.

Udal kontuhartzailearen hiru txosten eta diruzainaren diruzaintza planaren berri eman zaio osoko bilkurari, deialdiarekin zabaldutako dokumentazioarekin. Hauek dira banatutako txostenak:

1.  2017ko Finantza eta Aurrekontuen arloko informazioa (2017/07/13) (21/2003 Foru Arauaren 64. art.)

2.  2017ko 2. Hiruhilekoari dagokion ordaintzeko bataz besteko epeari (OBE) buruzko txostena.

3.  Barne Kontroleko Urteko txostena, 2016 (Udal Aurrekontu Arauaren IV Titulua Kontrola eta Fiskalizazioa)

4.  Diruzaintza plana 2017ko irailetik azaroa bitartekoa.

Ainhoa Zabalok galdetu du ea zergatik ez den etorri gaurko bilkura honetara udal kontuhartzailea eta ea nork emango dituen bere txostenen inguruko azalpenak eta nork argituko dituen zalantzak. Alkateak dio gaur jai eguna duelako ez dela etorri kontuhartzaileak eta egunak direla dokumentazioa zinegotzien eskura dagoela eta azalpenak batzorde informatiboan eman zituela. Ainhoa Zabalo kexatu da berriro ere batzordeak goizez egiteagatik ea ez al duten pentsatu igandera pasatzea guztiak etorri ahal izateko. Ainhoa Zabaloren esaten guzti honek gardentasun ezaren eta kudeaketa kaxkarraren adierazle dira. Lotsagarria dela dio.

 

8. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

8.1.- Miguel Angel Sanchez, Obra, Hirigintza, Ingurumen eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak dio martxan daudela Herri Eskolan uda honetan egingo diren obrak: fatxada konponketa batzuk, jolasguneko estalkia eta Gezalarako aldagelak. Gaxuxako lokalean ere berritze obrak egingo direla dio. Baita ere esan du uda ondoren ekingo diotela obreiJaizkibel Hiribidea 49an, erosi berri den lokalean, kultur ekipamendu berria egokitzeko.

8.2.- Irlentz Ortegak, Kirol gaietarako zinegotzi delegatu bereziak dio gaur bildu dela herriko kirol mahaia eta bertan aurkeztu direla aurtengo dirulaguntzak.

Oarsoaldea mailan kiroldegietako kudeaketa bateratuari buruz dio Oiartzungo Udalak atzera egin duela asmoan eta beste hiru udalerrien kudeaketa bateratua aztertuko dela orain.

Helduekin egiten den Tipi Topa gazteekin partekatu dela eta oso esperientzia polita izan dela dio.

Kiroldegiko pista uda honetan lijatu eta barnizatu egingo dela dio.

Eta baita ere dio Oiartzungo eta Lezko igerilekuetako bazkideei bi herrietako igerilekuak erabiltzea ahalbidetuko zaiela uda honetan.

8.3.- Alfredo De la Puentek, Musika Eskolako zinegotzi delegatu bereziak, dio musika eskolako matrikula martxan dagoela modu onean. Eta Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako irakasle baten eszendentzia eskolako zuzendariak berak ordezkatuko duela.

 

9. Galde-eskeak.

Mikel Arrutik galdera batzuk egin ditu:

9.1.- Ea aipatutako gaurko Kirol mahaiaren deialdia egin den, berak ez duela jaso.

9.2.- Ea hiri paisaia hobetzeko Jaurlaritzak deitutako dirulaguntzarik eskatu den. Miguel Angel Sanchezek dio ez dela eskatu, ez delako egon denborarik proiektua prestatzeko. Hurrengo deialdietarako prestatuko dela.

9.3.- Galdetu du noiz hasiko den 5. edukinontzi bidezko hondakin bilketa. Eta ea erabakitako dagoen edukiontziak non jarriko diren eta informazio hori pasatzerik baduten.

Miguel Angel Sanchezek dio irailean hasi nahi dutela eta edukiontzien kokapena pasako diola.

Ainhoa Intxaurrandietak galdetu du ea edukiontziak irekita egongo diren eta zer nolako kontrola egingo den. Adibide bezala Astigarragako udala aipatu du, non errefusaren edukiontzia astean behin bakarrik egongo den zabalik. Galdetu du ea hemen zergatik ez den berdin egiten.

Miguel Angel Sanchezek dio txartelekin egunero ireki ahalko direla edukiontziak eta erabileran ikusiko direla emaitzak.

Jose Angel Sanchezek dio txartela erabiltzearen helburuetako bat onura fiskalak lortzea izan behar duela.

Ainhoa Intxaurrandietak dio Lezorako proposatutako sistemarekin ez dela egongo bilketa kontrolik eta nahi duenak nahi duena egiteko aukera izango duela.

9.4.- Mikel Arrutik galdetu du ea Aiton Bordako tabernako langilearen egoera nola dagoen. Aipatu du Gizarte Zerbitzuetako arduradunak taberna kudeaketan ikusi dituen arau hauste larriak aipatuz. Ea horren aurrean zer egin behar duen galdetu dio alkateari.

Alkateak dio aurreko bilkuretan aipatutako langilea ez dagoela ia Aiton Bordan. Eta txostenaren inguruan oraindik ez duela ezer egin eta ikusiko duela aurrerantzean zer egin.

 

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 20:10ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243653tik 1243658ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer