2018 EKAINAK 11

Data:2018-06-11
Agiri mota: Gobernu Batzordearen akta
Lasterbideak:
Mamia:

Lezon, 2018ko ekainaren 11n, astelehena, goizeko 8:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

 

AKTA ONARTZEA.

1.  Egoki irudituz gero, 2018ko maiatzaren 28an egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210010).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK.

2.  Jaizkibel Hiribidea,1 eraikinaren teilatuan iragazgaitze lanak egiteko obra baimena emateko proposamena (2018H0030003).

2018-04-18an eta 956 zenbakiko erregistro bidez, H.G.L. jaunak, Jaizkibel hiribidea 1eko garajeetako jabekideen izenean, (H-20220869) Aipatu helbideko eraikineko teilatuan irazgaitze lanak egiteko obra baimena eskatu du dagokion 298.541,65€tako aurrekontuarekin.

2018ko maiatzaren 20an, interesatuak Udalak eskatutako dokumentazio osagarria aurkeztu du.

Espedientea aztertu eta honi buruz udal teknikariak egindako txostena ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Jaizkibel hiribidea 1eko garajeetako jabekideei, Aipatu helbideko eraikineko teilatuan irazgaitze lanak egiteko obra baimena ematea, aurkeztutako aurrekontuaren arabera, eta ondorengo baldintzetan:

·      Obrak egiten hasi aurretik, obra zuzendaritza eta osasun eta segurtasun koordinazioaren izendapen bisatuak aurkeztu beharko dira.

·      Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

·      Obra egiterakoan sartu nahi den edozein aldaketa jakinarazi egin beharko da.

·      Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.

·      Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko.

·      Obra baimena memoriak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

·      Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.

Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

BI: Obra lanak burutzeko lurzoru publikoaren okupazioa beharrezkoa ikusten bada (kontenedoreak, aldamioak….) obra lanak hasi aurretik dagokion lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da  dagokion tasak ordaindu ondoren.

HIRU: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Beraz, jarriko beharreko bermea 895,62€ x 1,2 = 1.074,74€koa da. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

LAU: Obra egiten ari diren bitartean beharrezkoa ikusten da aldamioak jartzea, hauek jartzen hasi baino lehen dagokion instalazio proiektua aurkeztu beharko da.

BOST: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 7.463,54€ ordaindu beharko dira Eraikuntza Instalazio eta Obran gaineko zergarengatik (2.5% x 298.541,65€).

 

3.   Evai Donosti, S.L. enpresari Iturrin Poligonoko (108) Iturrin kalea 67an, obra eta jarduera baimena emateko proposamena (2016H0050004).

Evai Donosti, S.L. (B-75087877) enpresak, Lezoko Iturrin Kalea 67 zenbakian (Iturrin 108 Poligonoan), ur gezako arrain biziak edukitzeko gune logistikoa (arrain hazitegi bat gauzatzeko, obra eta jarduera lizentziak eskatu ditu.

2017/06/06an Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotziaren D17/00542 dekretuz, jarduera espedienteren tramitazioari hasiera ematea erabaki zen.

2017/06/21an Udalak Eusko jaurlaritzako Osasun sailak helarazitako jarduera sailkatuen osasun txostena jaso du, hau aldekoa delarik.

2018/05/15an Udalean jaso da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailetik bidalitako neurri zuzentzaileen ezarpenari buruzko Txostena.

Udal teknikariaren 2018/05/18ko aldeko txostena ikusi eta espedientea aztertu ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Evai Donosti, S.L. enpresari obra baimena ematea aurkeztutako proiektuan definitutako lanak burutzeko ondorengo baldintzetan:

Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Hau da bermea 499,90 x 1,2 = 599,88€koa da. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.

Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

Obra baimena memoriak definitzen dituen lanak egiteko da soilik, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

Obra lanak burutzeko obra hondakinentzat kontenedorea jartzea beharrezkoa ikusten bada, lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da  dagokion tasak ordaindu ondoren.

Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko.

Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.

Obra lanak burutu ondoren eta jarduera ireki aurretik ondorengo dokumentazio aurkeztu beharko da:

- Suaren aurkako instalaziok egoki jarri direnaren ziurtagiria.

- Obra hondakinen kudeaketaren ziurtagiria.

BI: Obra baimena ematearen gaineko eskubideengatik egunean dagoen ordenantza fiskaletan ezarritako kopurua ordaindu beharko du Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarengatik, hau da 5% x 14.495,53€: 724,78€

HIRU: Evai Donosti, S.L. empresari Jarduera baimena Lezoko Iturrin Kalea 67 zenbakian (Iturrin 108 Poligonoan), ur gezako arrain biziak edukitzeko gune logistikoa (arrain hazitegi bat gauzatzeko ondorengo baldintzetan:

·      Honekin batera igortzen zaizkion Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak banan- banan betetzen dituela esaten duen txosten teknikoa aurkeztu beharko du.

·      Espuma zatitzailean biltzen diren hondakinak baimendutako estudun kanpo enpresa batek kudeatzen dituela bermatzen duen ziurtagiria.

·      Añarbeko urak ur zikinak kolektorera botatzea baimentzen duen idatzia.

LAU: Jarduera  baimena ematearen gaineko eskubideengatik egunean dagoen ordenantza fiskaletan ezarritako kopurua ordaindu beharko da, Gauzak horrela, 669,33m2 ko azalerari dagozkion zergak ordaindu beharko ditu. Hau da, 3.873,65€.

BOST: Egokitzapen lanak bukatu ondoren eta jarduera martxan jartzeko, dagokion teknikariak sinaturiko, honekin erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko dira, dagokion tasa ordaindu ondoren.

 

4.   Auñamendi 2ko eraikinaren fatxada konpontzeko obra baimena emateko proposamena (2018H0030006).

2018/05/22an eta 1248 zenbakiko sarrera erregistro bidez, M.M. andreak, Auñamendi, 2ko jabekideen izenean (H-20394771) obra baimena eskatu du aipatu eraikineko fatxada konpontzeko.

Obra baimena ETT azterketaren ondorioz antzeman diren akatsak zuzentzeko eskatu dute. (ETT espedientea: 2018H0530009).

Interesatuak eskaerari ondorengo dokumentazioa erantsi dio:

  • Aurrekontua.
  • Aldamioen instalazio proiektua.
  • Memoria.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Auñamendi, 2ko jabekideei (H-20394771) Obra baimena EMATEA aipatu eraikinaren fatxadaren konponketa burutzeko aurkeztutako aurrekontuaren arabera eta ondorengo baldintza hauekin:

·        Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

·        Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.

·        Obra baimena aurkeztutako memorian azaldutako lanak egiteko baimena da, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

·        Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

·        Lizentziak beti jabetza eskubidea kontuan izan gabe, eta hirugarrenei kalterik eragin gabe ematen dira, hau da, obra lizentzia eskuratzeak ez ditu beste baimen batzuen beharra ordezkatzen, konpondu nahi diren elementuak jabego partekatu batekoak badira.

·        Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

·        Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko

·        Obra lanak burutzeko obra hondakinentzat kontenedore bat sei hilabetez jartzea beharrezkoa ikusi da,

·        Aldamioekin okupatuko den gunea behin behineko itxitura batekin babestu beharko da segurtasun neurriak bermatuz.

·        Oinezkoen igarobideak bermatu beharko dira aldamioak jartzean, gutxieneko igarobideak 150 zentimetroko zabalera izango dute. Igarobidea aldamio azpitik direnean ere, 150 zentimetroko zabalera eta 220 zentimetroko altuera duen igarobidea bermatuko da. Ikusgarritasuna bereizteko diferentzi kromatikoa duten elementu lagungarria erabiliko dira.

·        Igarobidearen estalkia egur xaflaz geruztatu behar da bainuontzi bat sortuz, hondakinak kalera eror ez daitezen. Bainuontziaren hegalak 80 zentimetroko altuera izan behar du.

·        Aldamioak espazio publikoko espaloian jarriko dira eta inola ere ez dute okupatuko trafikoari dagokion espazioa.

·        Aldamioak burdinazko egitura izango du eta oso ondo lotu edo lotu behar dira. Aldamioa egurrezko oholen gainean muntatuko da eta inola ere ez zuzenean espaloiko zoladuraren gainean.

·        Ezin da inolako iragarkirik jarri aldamioen gainean, eraikitzailearen izena izan ezik.

·        Debekatuak daude karga eta deskargak burutzeko maldan jarritako oholak.

·        Aldamioen baimenak ez ditu baimentzen honakoak: lur gehiagoren okupazioa, kontainerrak jartzeko baimena, karga eta deskarga burutzeko badoa, etab.

·        Baimendutako epean aldamioa ez bada kentzen, baimen berria eskatu beharko da.Baimen berriaren eskaera aurreikuspen epe berri batekin egingo da tasak likidatu ahal izateko.

·        Aldamioen baimenak ez ditu baimentzen lur publiko gehiagoren okupazioa, (kontainer gehiago, karga eta deskarga burutzeko badoa eta abar.)

Aldamioak edo eta kontenedoreak  jarri aurretik udaltzaingoari jakinarazi beharko zaio (629-434-847 tfnoa), non eta noiz jarriko den, eta oztopatzen dituen ibilbideak nola moztu, seinaleztatu eta babestuko diren, inguruan ibiliko diren oinezkoak aintzat hartuta.

BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean  jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da. Beraz, gauzatze aurrekontua 11.310€koa izanik,  jarriko beharreko bermea 1.050€ x 1,2 = 1.260€koa da. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik guztira 8.260,59€ ordaindu beharko dira: (3.016,11€ eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kontzeptuan, hau da aurrekontuaren 2,5%a, Aldamioen okupazioagatik 3.689,28 € eta Kontenedorearen okupazioagatik 1.555,20€ ).

 

5.  Lezoko Udalaren eskola garraio zerbitzuaren administrazio kontratuaren lizitazioa aurrera eramateko espedientea onartzeko proposamena (2018ID170001).

Udal honek udalerriko eskola garraio zerbitzua ematea xedea duen kontratu administratiboaren lizitazioa aurrera eramateko duen beharra ikusirik.

Kontutan izanik 9/2017 Sektore Publikoko Kontratuen Legeak bere 28 artikuluan xedatzen duena, udal arkitekto teknikoa txosten batean kontratuaren beharra justifikatze du, ondorioz kontratazio administratibora jotzea bidezkotzat hartzen da.

Aipatu 9/2017 Sektore Publikoko Legearen 17 eta 22 artikuluak xedatzen dutenari jarraiki, kontratu hau zerbitzu kontratu bezala kalifikatu behar da, erregulazio harmonizatuaren menpe, 380.976 € (BEZ GABE) balio zenbatetsiarekin, 2 urteko iraupenarekin eta beste bi urtetarako luzatzeko aukera kontuan izanik.

Udal zerbitzu teknikoek Administrazio-klausula partikularren plegua eta Preskripzio teknikoen agiriak idatzi dituztela kontuan izanik.

Kontratu honen beharrei aurre egiteko aurrekontu-kreditu egokia eta nahikoa badagoela ziurtaturik, udalean indarrean dagoen aurrekontu orokorraren baitan.

Udal kontuhartzailetzaren aldeko fiskalizazioa ikusirik

9/2017 Arlo Publikoko Kontratu Legearen 156 artikulua eta  Bigarren Xedapen Gehigarria kontuan izanik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT.- Lezoko Udalaren eskola garraio zerbitzuaren administrazio kontratuaren lizitazioa aurrera eramateko espedientea onartzea, erregulazio harmonizatuaren menpeko kontratua, prozedura irekia, ohiko izapidetzea, esleipen irizpide bakarrarekin, urteko 104.760E (%10 BEZ BARNE) preziorekin eta 2 urteko iraupenarekin.

BI.- Txosten-proposamen honi atxikitzen zaizkion Administrazio-klausula partikularren plegua eta Preskripzio teknikoen agiriak onartzea.

HIRU.- 209.520 euroko gastua onartzea udal honetan indarrean dagoen aurrekontu gastuen kontura eta kontratu honek iraungo duen jardunaldietan kontratuaren beharrei erantzungo dien aurrekontu gordailu egokia eta nahikoa aurreikusteko konpromisoa ere hartzen da.

LAU.- Kontratu honen lizitazioaren deialdia egitea Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean  iragarkia argitaratuz, gehienez 30 eguneko epean eskaintzak aurkez ditzaten.

 

GIZARTE ZERBITZUAK.

6.  Gizarte Larrialdietarako Laguntza eskaerak onartzeko proposamena (2018GZ020009).

GLL eskaerak onartzeko espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea espedienteko GLL eskaeren zerrenda. Gastua guztira 13.326,02 € (A-838/2017).

 

7.  Familia esku-hartze programan parte hartzeko eskaera onartzeko proposamena (2018GZ310001).

Ikusirik V.M.F.L.ek familiak esku-hartze programa eskatzeko egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena,Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT:    Onartzea V.M.F.L.ek parte hartzea, udalak eskaintzen duen familia esku-hartze programan apiriletik abendura bitarte.

BI: Lahar elkargoak gauzatuko du esku hartzea eta Udalak beregain hartuko du gastua, guztira 5.484,50 € (D-198/2018 ).

 

8.  Aiton-Borda tabernaren ustiapena eteteko eskaera (2016ID170009).

Tokiko Gobernu Batzarrak aurreko bileran, maiatzaren 28koan, erabakitakoaren arabera A.R.G.ek eskaera berri bat erregistratu du maiatzaren 31ean, Aiton Borda tabernaren ustiapena eteteko, errenuntziatzeko aurre abisua eginez.

Kontratua arautzen duen baldintza agiriko 2. klausulak aurreikusten duen aldebakarrez kontratuari aurrez errenuntzia aurkezteko aukera dagoela betiere hiru hilabete aurretik adieraziz gero.

Guzti horregatik, Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki du:

BAT: Onartzea A.R.G.ek Aiton Borda tabernaren ustiapena eteteko erregistratutako aurreabisua.

BI: Ondorioz kontratua 2018ko abuztuaren 31ean bukatuko da.

HIRU: Erabaki hau interesatuei jakinaraztea.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK.

9.  Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, maiatzaren 28az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

GALDE ESKEAK.

Ez da izan galde eskaerarik.

 

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:25ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243816tik 1243824ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer