2018KO MAIATZAK 28

Data:2018-05-28
Agiri mota: Gobernu Batzordearen akta
Lasterbideak:
Mamia:

Lezon, 2018ko maiatzaren 28an, astelehena, goizeko 9:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea).

Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Deialdiarekin bidalitako gai zerrendako gaien azterketa eta bozketarekin hasi aurretik alkateak urgentziaz Aiton Borda tabernaren ustiaketa uzteko eskaera aztertzea proposatu dio tokiko gobernu batzarreko kideei. Urgentzia kontratua uzteko eskaeran jarritako eguna gainean delako arrazoitu du. Urgentzia eta, ondorioz, gaia gaurko ohiko tokiko gobernu batzarrean aztertzea momentu honetan bilkuran diren lau kideek aho batez onartu dute. Gai hau bilerako bosgarrena izango da, galde eskeak gaiaren aurretik.

 

AKTA ONARTZEA.

1.    Egoki irudituz gero, 2018ko maiatzaren 14an egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210009).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.    Altamira auzorako sarbidea emateko igogailu baten eraikuntza gauzatzeko inbertsioak finantzatzeko, GFA eta Lezoko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartzeko proposamena (2018H0360001).

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza hitzarmenerako proposamen bat jaso da.

Hitzarmen honen xedea da lankidetza esparru bat ezartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren artean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Lezoko Udalari zuzeneko diru laguntza emateko baldintzak arautzeko, Altamira auzorako sarbidea emateko igogailu bat eraikuntza gauzatzeko inbertsioak finantzatzeko.

Jarduera kontratatzea, gauzatzea, lanen zuzendaritzako laguntza teknikoa, segurtasun eta osasun koordinazioa Lezo Udalari dagokio.

Hitzarmen honen kargura finantzatu ahal izango da Lezoko Udalak 2018ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean gauzatutako aurreko klausulan adierazitako inbertsioaren kostua.

Diruz laguntzekoak izango dira era berean inbertsiok gauzatzearekin zerikusia duten laguntza teknikoko jarduerak (proiektuak idaztea, lanak zuzentzea, segurtasun eta osasun arloak koordinatzea, etab.).

Hitzarmen hau sinatzearen ondorioz Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartzen duen gehienezko finantzaketa Hirurogeita Hamabost Mila Euro (75.000 €) izango da. Behin betiko zenbateko horri ez zaio inolako gaurkotzerik ez doitzerik aplikatuko, eta horrenbestez Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du klausula honetan adierazten den kopurua handitzea dakarren inolako aurrekontu-desbideratzerik finantzatuko.

Lezoko Udalak, oro har, 2007ko martxoaren 27ko 3/07 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, foru arau hori garatzeko Erregelamenduak (2008ko apirilaren 29ko 24/08 Foru Dekretuaz onartuak) eta oinarri hauek ezarritako betebeharrak bete behar ditu.

40/2015 legearen 140 artikuluak eta hurrengoak xedatzen dutena kontuan izanik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Arestian aipaturiko hitzarmena onartzea.

BI: Lezoko Alkateari hitzarmen hori izenpetzeko ahalmena ematea, baita berau garatzeko beharrezkoak diren gainontzeko agiriak ere.

 

3.    Txatxamendi kalea 41 zenbakian duen pabiloian konpresoreak konpontzeko jardueraren irekiera baimena emateko proposamena (2013H0050005).

Espedientea aztertu eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Compresores Gipuzkoa, S.L.U. enpresak Txatxamendi kalea 41 zenbakian duen pabilioian konpresoreak konpontzeko jardueraren irekiera baimena ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik egunean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du interesatuak.

 

KULTURA

4.    Kale Nagusia 49ko lokalaren lagapena eta hitzarmenerako proposamena (2018H0380001).

Proposamenaren eta hitzarmenaren zenbati zehaztasun argitzeko gaia mahai gainean uztea erabaki da.

 

URGENTZIAZ GAI ZERRENDAN SARTUTAKO GAIA

5.    Aiton Borda tabernaren ustiapena uzteko eskaera ez onartzeko proposamena (2016ID170009).

2016ko abenduaren 21etik Aiton Borda Jubilatuen Egoitzako tabernaren ustiaketarako esleipena duen A.R.G.ek idatzia erregistratu du ustiaketa ekainaren 1ean uzten duela adieraziz.

Adierazitakoa ez onartzea proposatu du txosten juridikoak, indarrean dagoen kontratuarekin ez datorrelako bat.

2016ko abenduaren 21ean sinatutako kontratuak bi urteko iraupena du, hau da, 2018ko abenduaren 20ra artekoa eta lehiaketa arautu zuen eta kontratuaren edukia den baldintza agiriko 2 klausulak aurreikusten du aldebakarrez kontratuari aurrez errenuntzia aurkezteko aukera betiere hiru hilabete aurretik adieraziz gero.

Hori guztiagatik, Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:

LEHENA: Ez onartzea Aiton Borda taberna jarduera ekainaren 1ean uzteko A.R.G.ek maiatzaren 23an proposatutakoa, kontratua eta bere epe eta errenuntziatzeko aurre abisua egiteko baldintzak betetzera errekerituz.

BIGARRENA: Erabaki hau interesatuari jakinaraztea.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6.    Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, maiatzaren 14az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

 

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:05ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243810tik 1243812ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer