2018KO URTARRILAK 15

Data:2018-01-15
Agiri mota: Gobernu Batzordearen akta
Lasterbideak:
Mamia:

 

Lezon, 2018ko urtarrilaren 15ean, astelehena, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.


AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2017ko abenduaren 18an egindako bilkurako akta onartzea. (2017ID210022).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko proiektuaren bigarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzeari buruzko Alkateak hartutako erabakia berresteko proposamena. (2017H0110002).

2017/12/22an, Alkatearen D17/1206. Dekretuz, ondorengo erabakia hartu zen:

BAT: Sasoi Eraikuntzak, S.L. aurkeztutako 104.712,06 eurotako (B.E.Z. barne) bigarren zertifikazioa eta ondorioz dagokion faktura onartzea, aipaturiko Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko proiektu berria izeneko proiektuaren 3.zatia eraikitzeko obra lanei dagokiena (A-154 eta D-616).

BI: Erabaki hau Tokiko Gobernu Batzordeak bere hurrengo bilkuran berrestea”

Ondorioz, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: 2017ko abenduaren 22an, Alkateak D17/1206. Dekretuz hartutako erabakia BERRESTEA.

 

3. Irurtzun kaleko 58 pabiloiko bulegoak eta aldagelak berritzeko obra baimena emateko proposamena (2017H0030016).

2017-11-15an eta 2633 zenbakiko erregistro bidez, I.L.J. jaunak, Amcor Flexibles España, SLU enpresaren izenean obra baimena eskatu du Irurtzun kaleko 58an (Sagasti poligonoa) dagoen pabilioian, bulegoak eta aldagelak berritzeko.

Interesatuak eskaerari bulego eraikinaren behe solairuko eraberritze lanak deskribatzen dituen proiektua erantsi diote.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: I.L.J. jaunari Amcor Flexibles España, SLU enpresaren izenean obra baimena ematea Irurtzun kaleko 58an (Sagasti poligonoa) dagoen pabilioian, bulegoak eta aldagelak berritzeko, aurkeztutako proiektua eta aurrekontuaren arabera  eta ondorengo baldintza hauekin:

·          Pabilioian nahiko komun direla zuritzeko, enpresaren oin plano bateratuak aurkeztu beharko ditu interesatuak.

·          Obra lanak burutzeko obra hondakinentzat kontenedorea jartzea beharrezkoa ikusten bada, lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da dagokion tasak ordaindu ondoren.

·         Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

·        Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.

·        Obra baimena aurkeztutako memorian azaldutako lanak egiteko baimena da, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

·     Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

·         Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko

BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 966,63 x 1,2 = 1.159,95€ alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatu beharko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik guztira 9.140,19€ ordaindu beharko dira eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga kontzeptuan, hau da 182.803,86€tako aurrekontuaren %5a.

 

4. 103 industrialdeko Sagasti kaleko 2an, 35 pabiloiko solairuarteen lehen erabilera baimena emateko proposamena (2017HO300007).

2017ko abenduaren 1ean, M.O.B.k, ELOCOM MONTAJES S.L. enpresaren izenean, 103 poligonoan Sagasti Bailara kaleko 2an (35 pabiloia) kokatzen den pabiloian burututako solairuarteen lehen erabilera baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2776).

2017ko ekainaren 6ean, R.B.F.k, E.A.E.ren izenean, 103 Sagasti industrialdeko Sagasti kaleko 2an, 35 zenbakidun pabiloian eraikitako solairuarteak legeztatzeko eskaera egin zuen (erregistro sarrera zenbakia 1500). Horretarako R.B.F. arkitektoak sinatzen duen dokumentazioa aurkezten du, gauzatze materialaren aurrekontua 34.545,52 eurotakoa izanik.

2017ko irailaren 25ean Tokiko Gobernu Batzarrak 103 Sagasti industrialdeko Sagasti kaleko 2an, 35 zenbakidun pabiloian eraikitako solairuartea legeztatzeko obra baimena eman zuen. Bigarren solairua 1989ko jarduera baimenaren baitan burutu zen. Alabaina, ez zen lehen erabilera baimenik eman, burututako solairuarteak guztiz legeztatzeko.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: M.O.B.ri, ELOCOM MONTAJES, S.L. enpresaren ordezkari moduan, 103 industrialdeko Sagasti kaleko 2an, 35 zenbakidun pabiloian eraikitako solairuarteen lehen erabilera baimena ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 86,36€ ordaindu beharko ditu.

 

5. HIE 6 Olatzar sektorearen Hiritartze Jarduketa eta Programaren haserako onarpena emateko proposamena (2017H0430002).

2017ko maiatzaren 12an, D.A.G.k, Harri Iparra S.A. enpresaren izenean Olatzar sektoreko Hiritartzea Jarduketa Programa aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1198).

2017ko ekainaren 2an, B.U.Z.k, Harri Iparra S.A. enpresaren izenean, aipatu Hiritartze Jarduketa Programa jasotzen zuen CD bat aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 1379).

2016ko uztailaren 28an Lezoko Osoko Bilkurak behin betikoz onartu zuen HIE 6 Olatzar sektorearen Plan Partziala, eta  Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2017ko urtarrilaren 25ean.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko uztailaren 3an ebatzi zuen Harri Iparra S.A. enpresak aurkeztu zuen AOU 06 Olatzar sektoreari dagokion Urbanizatzeko jarduketa-programari haserako onarpena ukatzea 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legearen 158 artikuluak ezartzen duen bermea jarri ez zelako.

2017ko urriaren 9an, B.U.Z.k Harri Iparra S.A. enpresaren izenean aipatu berme originala aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2314).

Espedientea aztertu eta udal teknikarien txostenak ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Harri Iparra S.A. enpresak aurkeztutako eta B.U.Z. arkitektoak sinatzen duen H.I.E. 6 Olatzar sektorearen Hiritartze Jarduketa Programari hasierako onarpena ematea, baina honako baldintzen pean:

1.- Azpiegiturei eta zuzkidurei dagokionez, 2/2006 Hirigintza eta Lurzoruaren Legearen 147. artikuluaren h atalean ezartzen dena aintzat hartuta, eremutik kanpo geratu arren urbanizazio kargatzat hartuko dira, eta ondorioz, Urbanizatze Jarduketa Programan jasoko dira:

a) Saneamenduaren konexioak (ur-zikinak eta euri urak) Lexo Bertsolaria kalea Elias Salaberriarekin elkartzen den guneraino luzatu beharko dira.

b) Ur horniduraren hartunea proposatzen den puntua ere zuzendu beharko da, eta proposatzen dena baino beherago burutu beharko da, hau da, Elias Salaberria inguruan, saneamenduarekin  geratzen den moduan, proposatzen den loturan hoditeria fibrozementuzkoa baita eta ez luke karga berria gaindituko.

c) Plazeta futbol-zelai parean geratzen den aparkalekuen eta espaloiaren urbanizazioa, espaloia beheraino eraberrituz.

2.- Udalari eraikigarritasun haztatuaren %15aren lagapen modura egiten den lursailaren proposamena ontzat ematen bada ere, gogorarazten da, Birpartzelazio Proiektuan burutzen den behin betiko kalkuluak eraikigarritasun guztiak hartu beharko dituela kontuan, eta ez sestra gainekoa soilik.

3.- Lezoko Udalak onartuta dituen, udalaren hizkuntza planean jasotako hizkuntz irizpideak ezinbestean bete beharrekoak dira, eta behin-betiko onarpenerako Urbanizatze Jarduketa Programaren euskarazko alea aurkeztu beharko da.

BI: Akordio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta udal web orrialdean, aurkeztutako Hiritartze Jarduketa Programa jendaurrean 20 eguneko epean edukiaz, interesdun orok alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezan.

HIRU: Akordio hau jarduketak eragindako ondasunen eta eskubideen titularrei jakinaraztea.

 

6. 107 poligonoko 7 lursailaren zati baten emakida demaniala esleitzeko kontratuaren sailkapen proposamena (2017ID190005).

Aipatu lehiaketara SALVA INDUSTRIAL SAk aurkeztutako eskaintza bakarra kontratazio mahaiak aztertu, baloratu eta onartu ondoren, kontratazio mahaiak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Kontratuaren esleipena gauzatu baino lehen SALVA INDUSTRIAL SAk jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita 10 laneguneko epean honako hauek egin beharko ditu:

a)   Behin betiko bermea (%5) eta berme osagarria (%3) jarri Baldintza Agirietako 4 klausulan zehazten den moduan. Berme hauen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %8 izango da, hau da, 1.920 euro.

b)   Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duen dokumentazioa Baldintza Agirietako 14 klausulan zehazten den moduan.

c)   Urteko 500.000 euroko estaldura duen erantzun zibileko aseguruaren polizaren kopia eta primaren ordainagiria Baldintza Agirietako 6 klausulan zehazten den moduan.

Eskatutako agiriak arestian aipatutako hamar (10) laneguneko epean aurkezten ez badira, lizitatzaileak eskaintza erretiratu egin duela ulertuko da. Hori gertatzen bada, puntuazioaren arabera antolatutako eskaintzen zerrenda hartu eta haren ondorengo lizitatzaileari eskatuko zaio lehen aipatutako agiri horiek aurkez ditzala.

BI: Alkatea ahalmentzea, esleipena egiteko eta kontratua sinatzeko.

 

7. Kale garbiketa zerbitzua kontratatzeko esleipenerako, kontratazio mahaiak egindako baloraketa onartzeko proposamena (2016ID170010).

Udal eraikinen garbiketa kontratatzeko lehiaketara aurkeztutako proposamenak kontratazio mahaiak aztertu eta baloratu ondoren, kontratazio mahaiak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

“BAT: Aurkeztutako lau eskaintzetatik bat ez onartzea, hain zuzen CESPAK aurkeztutakoa. Baldintza agirietako 18 klausulak xedaturikoa kontuan izanik CESPAK aurkeztu duen eskaintza baztertzen da, 3. gutun-azalean  aurkeztu duen proposamen ekonomikoa bat ez datorrelako 2. Gutun-azalean aztertutako eta onartutako dokumentazio teknikoarekin

BI: Onartutako bi eskaintza teknikoaren eta ekonomikoaren baloraketa kontuan izanik puntuazio orokorra eta haren araberako sailkapena onartzea:

 

Eskaintza teknikoa

Eskaintza ekonomikoa

Puntuak, guztira

UTE SERBITZU ELKARTEA - FCC

24,00

53,00

77,00

TRAECO MEDIOAMBIENTAL  S.L.U.

15,00

43,20

58,20

HIRU: Kontratuaren esleipena gauzatu baino lehen UTE SERBITZU ELKARTEA - FCCk jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hasita 10 laneguneko epean honako hauek egin beharko ditu:

a)   Behin betiko bermea eta berme osagarria jarri Baldintza Agirietako 20.1 klausulan zehazten den moduan. Berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 83.952,93 euro.

b)   Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duen dokumentazioa Baldintza Agirietako 20.2 klausulan zehazten den moduan.

c)   Urteko 500.000 euroko estaldura duen erantzun zibileko aseguruaren polizaren kopia eta primaren ordainagiria Baldintza Agirietako 26. A-2 klausulan zehazten den moduan.

Eskatutako agiriak arestian aipatutako hamar (10) laneguneko epean aurkezten ez badira, lizitatzaileak eskaintza erretiratu egin duela ulertuko da. Hori gertatzen bada, puntuazioaren arabera antolatutako eskaintzen zerrenda hartu eta haren ondorengo lizitatzaileari eskatuko zaio lehen aipatutako agiri horiek aurkez ditzala.

LAU: Alkatea ahalmentzea, esleipena egiteko eta kontratua sinatzeko.

 

 

PERTSONALA

 

8. Udaltzaingoaren 2018. Urteko lan egutegia onartzeko proposamena (2017PE060004).

Tokiko Gobernu Batzarrak 2017/12/04an egindako bilkuran, Lezoko Udaleko 2018. urteko lan egutegi orokorra onartu zuen, eta baita, udal departamentu ezberdinetako egutegi gehienak ere.

Udaltzaingoarena berriz, bere garaian ez zen aurkeztu eta ondorioz onartzeke gelditu zen.

Udaltzaingoak dagoeneko bere lan egutegiak aurkezturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Udaltzaingoaren 2018. urteko lan egutegia onartzea.


 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2017ko abenduaren 18az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

 

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243727tik 1243733ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer