2018KO UZTAILAK 9

Data:2018-07-09
Agiri mota: Gobernu Batzordearen akta
Lasterbideak:
Mamia:

Lezon, 2018ko uztailaren 9an, astelehena, goizeko 08:00 hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos).

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Deialdiarekin bidalitako gai zerrendako gaien azterketa eta bozketarekin hasi aurretik Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak urgentziaz Altamira hiri irisgarritasuna bermatzeko obra kontratazioa aztertzea proposatu dio tokiko gobernu batzarreko kideei. Behin kontratazio mahaiak sailkapen proposamena egin eta gero, prozedurarekin jarraitu ahal izateko arrazoitu du. Urgentzia eta, ondorioz, gaia gaurko ohiko tokiko gobernu batzarrean aztertzea momentu honetan bilkuran diren bost kideek aho batez onartu dute. Gai hau bilerako bosgarrena izango da, hirigintzako azkeneko gaia.

 

AKTA ONARTZEA.

1.  Egoki irudituz gero, 2018ko ekainaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea (2018ID210012).

Akta inolako aldaketarik gabe onartu da.

 

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK.

2.  Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren E1 lursaila desjabetzeko balorazioa onartzea eta adostasunez eskuratzeko proposamena (2017H0430001).

2017ko urtarrilaren 17an, J.A.I.A.k, Zubitxo kaleko lursail baten jabea dela adierazi zuen idatziz (erregistro sarrera zenbakia 139), eraikigarritasunik aitortzen ez zaiona, eta egun lorategitxo bat daukana. Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak E1 bezala izendatzen duela, erabilera publikora bideratzen duela, eta desjabetze bidez lortu beharko dela ezartzen duela. Gauzak horrela, aurkeztutako idatziaren bitartez Lezoko Udalari jakinarazi nahi dio, aipatu lursaila desjabetzeko adostasun lagunkoi bat lortzeko asmoa duela.

Lursailaren Jabetza Erregistroko datuak hauexek dira:

Lezoko 739 finka, 132 tomoa, 16 liburua, 225 folioa, 1.go inskripzioa.

Donostiako 3. Jabetza Erregistroan jasotzen den lursailaren deskribapena honakoa da:

RUSTICA: Porción de terreno de jurisdicción de Lezo, destinada a la construcción procedente de terrenos antes de sembradío y manzanal que existían en la parte de Poniente de la casa nombrada Zubitxo. Ocupa una superficie de doscientos cincuenta metros cuadrados. Linda: Norte, resto de la finca matriz; Sur, camino carretil público; Este, pertenecidos de herederos de José Agustín Isasa; y Oeste, en parte Casa Martina Giralda, y en el resto con pertenecidos de Ladrón-Guevara.”

Eskatzaileak bere borondatea azaltzen du udalarekin adostasun batera heltzeko aipatu lursailaren justiprezioan. Era berean, bere balorazio txostena aurkeztuko duela adierazten du.

2017ko maiatzaren 29an, J.A.I.A.k (erregistro sarrera zenbakia 1336), bere jabegokoa den  Zubitxo kaleko 901 katastroko zenbakia daraman eta bere katastro erreferentzia zenbakia 8997148 65454Y duen lursailaren baloraziorako txosten teknikoa aurkeztu zuen, berak sustatu duen desjabetze espedientean jaso dadin. Lursaila lurzoru hiritarrean kokatzen dela dio, zehazki Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak E-1 bezala definitzen duen unitatean. Zuzkidura publikoak lortzeko eremu bezala jasotzen da aipatu Plan Berezian, eta desjabetze sistema bidez kudeatu behar dela ezartzen da. Balorazio txosten teknikoa E.T.A. arkitektoak eta A.L.I. mendi ingeniariak sinatzen dute.

2017ko urriaren 13an, M.J.I.S.k idatzi bat aurkeztu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2349). Bertan adierazten du I. sendiak udalari egindako eskaeraren berri izan dutela, Txerrimuño ondoko hiruki formako lursailaren inguruan. Idatziaren bitartez, lursail horren jabego osoa Irulegitarrena ez dela adierazi nahi dute, erdia I. sendiarena delako. Hori frogatzeko, Ondasun Higiezinen Zergaren ordainketa agiria, eskriturak, eta Jabetza Erregistroko agiriak aurkezten ditu.

2018ko martxoaren 1ean, J.A.I.A.k, idatzi berria sartu zuen Udalean (erregistro sarrera zenbakia 601). Idatziarekin hainbat dokumentu aurkeztu ditu, eta laburbilduz honakoa adierazten du:

1.- Udalari desjabetze prozesua hasteko eskatu ziola 2017ko urtarrilaren 16ean, eta lursailaren deskribapena eta jabetza erregistroko datuak ematen ditu.

2.- 2017ko maiatzaren 16ean balorazio txostena aurkeztu zutela, baina oraingoan txosten hura zuzendurik aurkezten duela (adierazi baitzitzaion haserako txosten hura indarrean zegoen balorazio araudiarekin bat ez zetorrela).

3.- 2017ko urriaren 13an I.k aipatu lursailaren jabegoaren zati bat zutela adierazi zutela, eta horren harira, adierazpen hori zuzena ez dela argudiatzen du, horretarako hainbat azalpen eta dokumentu erabiliz.

4.- Cédula Parcelaria deritzonean lursaila bere izenean dagoela.

5.- Garaiko higiezinen zergari edo Contribución Territorial Urbana delakoari  dagokion dokumentu bat aurkezten duela, jabetza berea dela ziurtatzeko.

6.- Udala aipatu lursailaren balorazioa amaitzen ari dela jakin duela, eta ahal bezain azkarren kopuru hori jakinarazi dakion eskatzen duela, ordainketa burutu dadin.

Espedientea aztertu eta honi buruz udal teknikariek egindako txostenak ikusirik, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziak E1 bezala izendatzen duen lursaila, katastroan erreferentzia zenbakia 8997148, katastroaren arabera Zubitxo kaleko 901 atari zenbakia, eta zenbaki finkoa 65454Y dituena, Donostiako 3. zenbakidun Jabetza Erregistroko Lezoko 739 finkarekin, 132 tomoko, 16 liburuko, 225 folioko, 1.go inskripzioan jasotzen dena, bat datorrela ondorioztatzea, aipatu jabego erregistro horretako datuen arabera jabegoa J.A.I.A.rena izanik.

BI: J.A.I.A.k aurkeztutako Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Bereziaren E1 lursailaren balorazioa aintzat ez hartzea eta Lezoko Udaleko teknikarien txostenetan jasotako E1 lursailaren balorazioa onartzea, hots, 145.460,63 euro.

HIRU: J.A.I.A.ri aipatu lursaila, arestian onartutako prezioan adostasunez eskuratzeko proposamena egitea. Horretarako dagokion dokumentua gauzatu beharko da.

 

3.  IES-LEZO BHI ikastetxean(institutua) irisgarritasun obrak gauzatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari obra baimena emateko proposamena (2018H0030001).

2018ko martxoaren 14ean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak IES LEZO BHI ikastetxean (Altamirako institutua) irisgarritasun baldintzak hobetzeko obra baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 707). Horretarako UTE KUBBO ARKITEKTURAren gauzatze proiektua aurkezten du, A.A.A., I.A.M., I.M.O., I.Z.O. arkitektoek sinatzen dutena, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren berrikuspen zigilua darama, eta gauzatze materialaren aurrekontua 124.306,26 euro dira.

Era berean, idatzi horretan, Lezon indarrean den ordenantza fiskaletan irakaskuntzarako eraikinentzat, eraikuntza eta obren gaineko zergan ezartzen den %95eko hobaria aplikatzea eskatzen du.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, IES-LEZO BHI ikastetxean (Altamirako institutua) irisgarritasun obrak gauzatzeko obra baimena ematea, beti ere aurkeztutako proiektuaren arabera eta ondorengo baldintza hauekin:

·  Obra lanak burutzeko obra hondakinentzat kontenedorea jartzea beharrezkoa ikusten bada, lurzoru publikoko okupazioaren eskaera egin beharko da dagokion tasak ordaindu ondoren.

·  Obra, enpresa batek baino gehiagok, edota hainbat langile autonomoek egiten badute, obra gauzatzeko fasean segurtasun eta osasun koordinatzaile bat izendatuko da.

·  Obren edo instalazioen tamaina ez da adierazitakoa baina handiagoa izango, eta alde horretatik edozein neurri gainditzea hirigintzako arau-hauste zigorgarri gisa hartuko da.

·  Obra baimena aurkeztutako memorian azaldutako lanak egiteko baimena da, honenbestez ezingo da eraikinaren egitura osatzen duen elementurik aldatu, baldin eta aurretik dagokion proiektua eta egituraren kalkulua eta justifikazioa aurkezten ez badira.

·  Obrak hasi baino lehen beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuko dira, eta lanak dirauten bitartean langileen segurtasun eta osasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia bete beharko da. Halaber, obra inguruan dabiltzan oinezkoen segurtasuna bermatzeko segurtasun neurriak hartuko dira.

·  Obrak ezingo dira burutu 21:00 eta 8:00 ordu bitartean, ez eta igande eta jaiegunetan. Udaltzainak baimendutako ordutegi kanpoan burutzen ari diren lanak gelditu araziko dituzte.

Udalak obrak ikuskatzeko aukera izango du, bai obrak egiterakoan bai ondoren, lizentzia honetan ezarritako baldintzak bete direla egiaztatzeko

BI: Hondakinen kudeaketa egokirako, D112/2012 Dekretuko 5. artikuluko 2.en atalean jasotzen den moduan, bermea jarri beharko da, eta berme horren zenbatekoa hondakinak kudeatzeko azterlanean jasotako aurrekontuaren %120a izango da, hau da, 3.229,49 x 1,2 = 3.875,39 euro alegia. Obra amaieran, aipatu dekretuan ezartzen diren baldintzak bete direla ziurtatuko da dagokion agirien bidez, eta ezaugarri horiek ez betetzeak bermearen itzulpena baldintzatuko du.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubidetan, indarrean dauden 5. Ordenantza fiskalean irakaskuntza eraikinei aitortzen zaien %95eko hobaria onartzea, ondorioz, 310,77 euro ordaindu beharko ditu (gauzatze materialaren aurrekontuaren %5a = 6.2015,31, %95eko hobariarekin = 310,77€).

 

4.  Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena onartzeko proposamena,  “Bizikleta eta oinezkoentzako Lezo eta Donibane arteko bidea egiteko proiektuaren” 2. zatia gauzatzeko eta finantzatzeko (1.2 zk. Ibilbidea: Errenteria-Pasai Donibane 01 008f zatia) (2018H0360003).

Tokiko Gobernu Batzarra hitzarmena sinatzearen alde azaldu da baina ez du gaia erabaki, udalaren osoko bilkurari dagokiolako.

 

5.  Altamira hiri irisgarritasuna bermatzeko obra kontratazioa esleitzeko proposamena (2018H0100001).

Lezoko Udalak, 2018ko ekainaren 25eko Tokiko Gobernu batzordearen ebazpenaren bitartez aipatu kontratuan onartutako eskaintzen puntuazio orokorra eta haren araberako sailkapena onartzea erabaki zuen.

Halaber, lehen sailkatuari, hau da, CONSTRUCCIONES MURIAS, SAri dagokion dokumentazioa aurkeztea galdegin zion aipatu kontratua esleitu ahal izateko.

Emandako epean, CONSTRUCCIONES MURIAS SAk galdegindako dokumentazioa aurkeztu du, horiek horrela Hirigintza, Ingurumen, Obrak eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Altamirako hiri irisgarritasuna bermatzeko obra kontratua CONSTRUCCIONES MURIAS, SAri esleitzea.

BI: Erabaki hau aipatu kontratazio prozeduran eskaintza aurkeztu duten lizitatzaile guztiei jakinaraztea.

HIRU: CONSTRUCCIONES MURIAS SAri kontratua gauzatzeko deialdia luzatzea 2018 uztailaren 19an 12:00tan Lezoko Udalean.

LAU: CONSTRUCCIONES MURIAS SAri zuinketa akta egiaztatzeko deialdia luzatzea 2018 uztailaren 24an 12:00tan Lezoko Udalean.

 

KULTURA.

6.  Kale Nagusia 49ko lokalaren lagapena eta hitzarmenerako proposamena (2018H0380001).

Kultura Sailak egindako txostena azterturik eta Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia kontuan harturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Lezoko Kale Nagusiko 49ko lokala doako lagapenean ematea.

BI: Lagapen hitzarmena onestea ondoko hiru talde hauentzat:

Orratx! Kultur Elkartea,

Murixka Euskal Dantza Taldea

Desfilearen aldeko Munttar Kultur Taldea.

Hitzarmen horiek erabaki honen espedientean jaso dira.

HIRU: Erabaki hau hamabost egunez jendaurrean jartzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan, egoki irizten diren alegazioak aurkezterik izan ahal daitezen. Epe hori iragan eta gero Udalaren Osoko Bilkurari dagokio behin betiko erabakia hartzea.

LAU: Erabaki honen berri ematea Udaleko Zerga kudeaketarako zerbitzuari eta Hirigintza zerbitzuari udal eraikinetako mantentze lanetan dagozkion ondorioetarako.

 

EUSKARA.

 

7.  Euskara ikasteagatik egindako beka eskaerak onartzeko proposamena (2018KU070003).

Euskara ikasteagatik beken (2017-2018 Ikasturtea) esleipenerako espedientea azterturik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Euskara ikasteagatik egindako beka eskaerak onartzea 2146 partidatik (A-214), beken guztirakoa 16.746,00 eurokoa delarik.

BI: Dirulaguntzaren %100 ordainketa bakarrean ematea.

 

GIZARTE ZERBITZUAK.

8.  Aiton Borda elkarteari 2018. urterako diru-laguntza emateko proposamena (2018GZ360004).

Aiton Borda elkarteak aurkeztu duen diru-laguntza eskaera aztertuta, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aiton Borda elkarteari 2018. urterako 12.500€ko diru-laguntza ematea (AD-341).

Juntaren arazoengatik jarduerak martxan jarriko ez balira, Aiton Borda jubilatuen elkarteak zuritzen ez duten diru-laguntza itzuli beharko luke.

BI: Diru-laguntza izendu moduan onartzen da, eta eransten den lankidetza hitzarmena sinatu beharko dute bi aldeek, betebeharrak zehazten dituena.

HIRU: Ordainketa bi zatitan egingo da. Diru-laguntzaren onarpenaren ondoren %70a ordainduko da, eta beste %30 gastua zuritu ondoren.

 

9.  Aiton Borda tabernaren zerbitzua ustiaketa esleitzeko lehiaketa deialdia onartzeko proposamena (2018ID170004).

Herriko Jubilatuen Etxeko Aiton Borda tabernaren ustiaketa, atezaintza eta Jubilatuen lokalaren garbiketa zerbitzuak kontratatzeko beharra eta espedientea aztertu ditu Tokiko Gobernu Batzarrak. Oraingoz espedientea guztiz bukatu ez dagoenez lehiaketa iragartzeko, eta gaia urgentea denez gaur egungo ustiatzaileak abuztu bukaeran utziko duelako eta hurrengo Tokiko Gobernu Batzarrera itxaron gabe, Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Aiton Borda tabernaren kontratazioaren esleipenerako espedientea alkatearen gain uztea, bai espedientea hasteko bai haren esleipenerako.

 

10.  Arrisku egoeran dauden adingabeentzat ingurune irekian gizarte heziketa zerbitzua ustiaketa esleitzeko lehiaketa deialdia onartzeko proposamena.(2018ID170002).

Arrisku egoeran dauden adingabeentzat ingurune irekian gizarte heziketa zerbitzua kontratatzeko lizitazioaren esleipenerako espedientea aztertu ondoren, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Arrisku egoeran dauden adingabeentzat ingurune irekian gizarte heziketa zerbitzua kontratatzeko asmoa onartzea.

BI: Kontratatzeko kontratazio espedientea hastea, jardunbide ireki sinplifikatuaren bitartez.

HIRU: Ingurune irekian gizarte heziketa zerbitzuaren kontratazioa arautuko duten baldintza pleguak onartzea.

LAU: Gastua onartzea.(A-365/2018   A-366/2019)

 

11.  Z.B.Cri etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2018GZ010001).

Ikusirik etxez etxeko laguntza jasotzeko Z.B.Ck egin duten eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Z.B.Cri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua astean zehar 3 egunetan emango da ordu beteko saioan atentzio pertsonalean eta etxeko lanetan laguntzeko. Zebitzua gutxitu edo gehitu daiteke beharren arabera.

BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 0,28€ orduko izango da.

 

12.  Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuan baja emateko proposamena (2016GZ010005).

Ikusi dut gizarte langileak egindako txostena, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: M.A.Ok jasotzen zuen etxez etxeko laguntza zerbitzua bertan behera gelditzea zerbitzuaren helburuak ez betetzeagatik.

 

PERTSONALA

13.  Musika Eskolako 2018/2019 ikasturteko eskola egutegia onartzeko proposamena (2018PE060003).

X.E.A.k, Musika Eskolako zuzendariak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2018/2019. ikasturteko eskola egutegiaren proposamena aurkeztu du.

Egutegiaren proposamena jadanik onartua izan da Eskola Kontseiluan 2018ko maiatzaren 22an.

Horiek horrela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Onartzea “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2018/2019. ikasturteko eskola egutegia.

BI: Akordio honen berri ematea interesatuei.

 

14.  A.L.O.k eskatutako borondatezko lan eszedentzia ontzat hartzeko proposamena (2018PE040004).

Musika Irakaslea den A.L.O., 2018ko ekainaren 29an aurkeztutako eskabidean, 2018/2019 ikasturterako borondatezko eszedentzia eskatu du.

Gure lan hitzarmenaren arabera (Hobekuntzak 2. eranskina), Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian finkatutakoaz gain eta beti ere zerbitzuak horretarako biderik ematen badu, gutxienez urtebeteko eszedentzia hartzeko eta gehienez legeriak markatutako iraupenekoa, gutxienik lau urtez lanpostua gordeko zaiolarik.

Musika Eskolako Zuzendariak, eskariaren berri du eta bere oniritzia eman dio A.L.O.k egindako eskariari.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea A.L.O.k 2018/2019. ikasturterako eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, 2018ko irailaren 1ean sartuko da indarrena, eta 2019ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

HIRU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

15.  Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, ekainaren 25az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

 

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

 

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 8:45ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243863tik 1243870ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer