LED markagailu berria jarri da kiroldegian

2018ko Martxoak 01
Markagailua

Udalak kiroldegiko markagailua berritu du eta klasikoa ezarri ordez, bideoak eta irudiak txertatzeko aukera eskaintzen duen pantaila jarri da

Lezoko Udalak kiroldegiko markagailua aldatzeko beharra zegoela sumatu zuen eta, hori dela eta, instalakuntza berritzeko erabakia hartu zuen. Horrela, zaharraren ordez LED pantaila jarri da eta asteak daramatza bertan jokatzen diren partiden emaitzak ematen. Baina, horretaz gainera, markagailu berri honek aukera aniztasun handia eskaintzen du, izan ere, klasikoa izan ordez kalitate handikoa pantaila da eta bertan, besteak beste, publizitatea, bideoak eta irudiak jar daitezke.

Kiroldegira partiduren bat ikustera gerturatu diren herritarrek dagoeneko ikusi ahal izan dute markagailuak ez dituela jokatzen ari diren taldeak ohiko “etxekoak” eta “kanpokoak” izenekin deitzen. LED pantaila berriak pertsonalizatzeko aukera du partiduak jokatzen dituzten taldeen arabera. Beraz, aurrerantzean Munttarpe edota Kurkubi Saskibaloi Taldearen izenak markagailuan ikustera ohituko dira zaleak.

Bestalde, markagailua igotzeko eta jaisteko sistema ere berritu da eta lekuz mugitzeko aukera eskaintzen du. Horri esker,  markagailuari beste erabilera batzuk emateko aukera dago. Hala nola, eskola kirolean balioen eta jarreren inguruko kontzientziazio kanpainak egin daitezke edo kirolarekin loturarik ez duten gaien inguruko aurkezpenak kiroldegian antolatu daitezke. Halaber, joan den urtean estali zen Herri Eskolako jolastoki estalian ezartzeko aukera badago, besteak beste.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer