2012ko tasa eta zergetarako hobariak

Az, 2011-12-21 13:20

Lezoko Udalak 2012rako aurrekontuekin batera, tasen eta zergen proposamena egina zuen. Tasa eta zerga gehienak KPIaren igoera bera izango dute, nahiz urarena eta hondakinena kasu, %10 igotzeko proposamena egin den.

Zergen tarifak ez ezik, hobariak ere berrikusi dira, zailtasunak dituzten familiei laguntzeko. Hobariak eskuratzeko eskaera urtarrilaren 20a baino lehen egin behar da.

Zailtasunak dituztenentzat hobariak

Tasa eta zergen igoerarekin batera, zailtasun ekonomiko handienak dituzten herritarrei begira, proposamena luzatu du udalak. Aurreko urteetan bezala, hobariak jasotzeko aukera egongo da, baina hobari horiek mailakatuak izango dira. 

Izan ere, orain arte hobari bakarra zegoen: %75ekoa. Hemendik aurrera, diru-sarreren eta familiako kide-kopuruaren arabera, hobaria mailakatu egingo da. Hobariak %10 eta %95 bitartekoa izango da.

Sarrera ekonomikoengatiko hobari-taula
Soldata maila, profesioarteko gutxieneko soldatarekin alderatuz HOBARIAK
2012 Hilekoa Urterokoa Familia-unitateko kide-kopurua
1-2 3 4 5 6 7
641,40 € 7696,80 € >= %90 %90 %95 %95 %95 %95
705,54 € 8.466,48 € > %75 %90 %90 %90 %90 %90
769,68 € 9.236,16 € > %50 %75 %90 %90 %90 %90
833,82 € 10.005,84 € > %25 %50 %75 %90 %90 %90
897,96 € 10.775,52 € > %0 %25 %50 %75 %90 %90
962,10 € 11.545,20 € > %0 %0 %25 %50 %75 %90
1.026,24 12.314,88 € > %0 %0 %0 %25 %50 %75

Hobari-sistema berriarekin, 2011an lagundu ziren 34 familietatik % 62k hobari berdina ala hobea izango du. Aldiz, 9 herritarrek ez lukete hobaririk jasoko, hain zuzen ere euren diru-sarrera taulan aurreikusitako gutxiengoa baino handiagoa delako.

Hobariak eskatzeko epea urtarrilaren 20a bitarte

Hobariak eskatzeko epea 2012ko urtarrilaren 20a bitarte egongo da zabalik. Epea amaitu baino lehen, hobaria jasotzeko eskubidea duela iruditzen zaion herritarrak honako egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu udalean:

  • Bizikidetasun ziurtagiria
  • Diru-sarrerak justifikatzeko, azken errenta-aitorpen konpultsatua aurkeztu beharko da. Familiako kide guztien diru-sarrera guztiak hartuko dira kontuan, hala nola, soldata, pentsio, alokairu edo beste edozein kontzeptugatik jasotzen diren sarrerak.
Arloa edo saila