Lorezainak belardi eta lorategiak garbitzen

Og, 2011-07-07 08:34

Astelehenean hasi ziren lorezainak herriko belardi eta lorategiak garbitzen eta landare berriak landatzen. Sei hilabetez ariko dira lanean Oarsoaldea garatzeko agentziarekin egindako hitzarmenari esker.

Aurten, apainketa-lanez gain, herriko belardietan dauden landare inbaditzaileak ere kenduko dituzte.

 

Landare inbaditzaileak

Landare inbaditzaile horiek lur eraldatuetan, lur mugimenduengatik, bete lanen ondorioz edota ondo zaindu ez diren lurretan ateratzen dira.

Herrian lau landare inbaditzaile-mota aurkitu dira:

  • Fallopio Japonica (Altamiran)
  • Panpako lezka
  • Budleia (Zubitxo errekan)
  • Baccharis halimifolia
Arloa edo saila