Igandean auzolan eguna Baratza Parkean

Goizeko 10:00etan hasiko da, aldameneko putzura egingo den bisitarekin

Lezoko udalak, Kutxa Ekogunea Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, auzolan ekimena antolatu dute igande honetarako, apirilaren 12rako.


Topagunea Lezoko Baratza Parkeko etxola izango da goizeko 10:00etan. Ekimenari berriki baratza parkearen ondoko lursailean sortu den putzura egingo den bisitaldiarekin hasiko da. Hezegunean bizi diren edota etorkizun hurbilean bizi ahal izango diren bizidunen inguruan hitz egiteaz gain, aukera balego gertutik banakoak ikusi ahal izango dira.


Jarraian, konposta burutzeko tailerra gauzatuko da. Eta amaitzeko, hainbat kudeaketa lan gauzatzea aurreikusten da, besteak beste eremuaren garbiketa, ibai-ertzeko zuhaitzen landaketa edota uraska edo ur biltegien garbiketa.


Ekintza otordu batekin amaituko da 13:30ak aldera. 

 

Arloa edo saila