Oarsoaldeako Udalen eta Oarsoaldea Igeriketa Taldearen hitzarmena

Ar, 2015-03-24 14:05

Atzo, martxoak 23, eguerdiko 13:00etan Lezoko Altzate Igerilekuan, Oarsoaldeako Kirol Koordinazio Mahaiak eta Oarsoaldea Igeriketa Taldeak  bildu ziren hirugarren urtez hitzarmena sinatzeko. Oarsoaldeako udalek igeriketa taldeari eskualde mailako  babesa eskeini nahi dio.

Oarsoaldeako udaletako lau zinegotziak Igeriketa Taldearen bi ordezkariekin bildu ziren Lezoko kiroldegian: batetik, Mikel Arruti (Lezo), Unai Unsuain (Errenteria), Ohian Tello (Oiartzun) eta Migel Mari Torrea (Pasaia); eta bestetik, Xabier Goia eta Patricia Etxeberria ordezkariak. Hitzarmenaren helburua, igerileku ezberdinetan egingo dituzten saioak, igerilarien erabilera baldintzak eta entitate ezberdinen arteko harreman guneak zehaztea da.

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalek Igeriketa Taldearen lana babesten eta bultzatzen dute herritarrek zerbitzu hobeagoa, efikazagoa eta jasangarriagoa jaso dezaten. Horretarako, indarrak batu eta lan taldea egingo dute diru laguntza bat denen artean eskeiniz eta igeriketa taldeari gauzak erraztuz.

Lau udalek eta Oarsoaldeako Igeriketa Taldeak 2012-2013 ikasturtean hitzarmena sinatu zuten. Bertan, Igeriketa Taldeak eskualdeko maila ezberdinetako zein erabilera izango zuen adostu zen, besteak beste. Aurten, Igeriketa taldeak zuzendaritza berria aurkeztu du.

Arloa edo saila