Ekitaldietarako sarrerak interneten

Az, 2012-03-21 13:24

Aurrerantzean Lezoko Udalak antolatzen dituen ekitaldietako sarrerak, ohiko bideez gain, webgune bidez ere erosi ahal izango dira. www.barrabarra.eu webgunean egin ahal izango dira erosketa horiek.

Hartara, sarrerak edozein une eta lekutik eskuratu ahal izango ditu interesatuak eta ez du aparteko desplazamendurik egin beharko sarrerak eskuratzeko. Sarrerek prezio bera izango dute webgunean zein takillan.

Lezoko elkarteentzat ere aukera

Lezoko Udalak antolatzen dituen ekitaldiez gain, udaleko kultura eta kirol taldeek ere erabili ahal izango dute www.barrabarra.eu webgunearen zerbitzua. Horretarako, udaleko kultur teknikariekin jarri beharko dira harremanetan.

Arloa edo saila