Larunbat honetan Lezoko udalbatza eratuko da

Ar, 2011-06-07 17:38

Datorren larunbatean, ekainak 11, Lezoko udalbatza berria osatuko da ofizialki, eta zinegotzi berriek alkatea izendatuko dute. Korporazio berriak 2011-2015 legegintzaldian udala zuzentzeko ardura izango du.

Larunbatean udalbatza eta alkatea bakarrik aukeratuko dira. Batzorde buruak eta antzeko beste ardurak aurrerago aukeratuko dira.

Joan den maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzei kasu eginaz, alkatetzan Bilduko alkategaia egongo da, koalizioak gehiengo absolutua lortu baitzuen 9 zinegotzirekin. Jarraian EAJ eta PSE geratu ziren, hiru zinegotzi eta zinegotzi batekin, hurrenez hurren.

Udalabatza berriak harrera berezia izango du, herria mendekoste festetan murgilduta egongo baita.

Horren harira, jarduneko alkatea den Haritz Salaberriak eskerrak eman nahi izan dizkie lezoar guztiei eta laguntza eman dutenei.

"Larunbat goizean, jaien erdi-erdian, udalean ere jai txikia izango dugu. Lezoarron borondateak hauspotuta udalbatza berriak lanari ekingo dio".

Era berean besarkada bidali die presoei eta iheslariei.

Arloa edo saila