Harrera Familiaren inguruko hitzaldia

Al, 2012-03-26 10:59

Gaur egun oraindik, Harrera Familiaren baliabidea ezezaguna da gure gizartean. Haatik, gero eta neska-mutil eta gazte gehiagok behar izaten dute haurtzaroaren babeserako baliabideren bat, beraien jatorrizko familietan egon daitezkeen egoera ezberdinengatik.

Baliabide hau ezagutarazteko helburuarekin Lezon hitzaldi bat emango du Beroa Elkarteak (Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea), martxoaren 28an arratsaldeko 18:30ean Kultur Aretoan.

Arloa edo saila