Uztailaren 14ra arte egin ahal izango dira eskabideak
Lezoko Udalak lehiaketa-oposizio ireki bidez arkitekto teknikorako plaza bat atera du. Lanpostu hori Udaleko langile zerrenda organikoan sartuko da eta lanaldia egun erdikoa izango da.
Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 14an amaituko da, joan den ekainaren 24an Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdiari buruzko iragarkia argitaratu ondoren. Eskabideak Lezoko Udaleko Erregistro Nagusian, astelehenetik ostiralera 8.00etatik 13.30era, edo Udalaren web orrian eskuratu ahal izango dira. Informazioa guztia web gunean dago.
Ondorengoak dira egiteko nagusiak:
- Udal obrak eta zerbitzuak zuzendu.
- Proiektu eta obra txikien jardueren txostenak prestatu.
- Arkitekto teknikoaren espezialitateko aholkularitza eskaini.
Lehiaketa-opsizioan parte hartu eta onartua izateko, ondorengo baldintzak bete behar dira:
- Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea.
- 16 urte beteta izatea eta erretiratzeko adina ez gainditzea.
- Arkitekto tekniko titulua izatea edo hori lortzeko ordaindu beharrekoa ordaindua izatea, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.
- B motako gidabaimena.
- 4. hizkuntza eskakizunaren jabe izatea.
- Zigor espediente bidez Estatuko eta Autonomia Erkidegoko zerbitzutik baztertuta ez egotea, ezta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta egotea ere.