Altamira hobetzeko parte hartze prozesuko informazio karpa gaur

2018ko maiatzak 15
Altamira hobetzeko parte hartze prozesuko informazio karpa gaur

Karpa, auzo elkartearen aldamenean jarriko da eta herritarrak bertara 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik eta 19:00etara gerturatu ahal izango dira

Lezoko Udalak maiatzaren 12an abiarazi zuen Altamira auzoa hobetzeko parte hartze prozesua. Honen bitartez, auzotarren nahiak, beharrak eta iritziak ezagutu nahi dira, horrela, prozesua amaitzean gauzatu beharreko hobekuntzak ahalik eta aproposenak izan daitezen. Horretarako, bizilagunei parte hartzeko ahalik eta erraztasun gehien emateko helburuarekin, gaur, maiatzak 16, informazio-karpa jarriko da auzo elkartearen aldamenan.

Aipatu karpara herritarrak goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara, gerturatu ahal izango dira. Bertan, IBATUZ enpresako bi langile egongo dira, Kattalin eta Ainitze, auzotarrek parte hartze prozesuaren inguruan dituzten zalantzak argitzeko. Halaber, kutxa bat egongo da auzotarrek euren ekarpenak eta proposamenak utz ditzaten. Gainera, eskuragarri egongo dira aurreko ostiralean auzoko etxebizitza guztietan banatu ziren esku-orri berak.

Parte hartze prozesua aurrera doa

Parte hartze prozesuak lehen egunak bete ditu eta maiatzaren 27ra bitartean egin ahal izango dira proposamenak, informazio karpaz gain, esku-orria bete eta igerilekuko zein auzo elkarteko postontzietan utzita edota udal webgunean eskuragarri dagoen inkesta erantzunda.

Bestalde, datorren astean, maiatzaren 23an arratsaldeko 17:00etan auzo elkartean egingo den tailerrean parte hartzera gonbidatuta daude Altamira auzoko bizilagun guztiak. Bertan, auzoko beharren eta Altamirako parke-anfiteatroaren erabilera posibleen inguruan eztabaidatuko da, izan ere, Udalak 40.000 euro bideratuko ditu Altamira auzoan hobekuntzak gauzatzera eta parke-anfiteatroaren inguruko aurrekontua jasotako ekarpen eta proposamenen arabera erabakiko da. 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer