Andreone eta Euskal Herria plazako parke osasungarriak aurkeztu zaizkie herritarrei

2018ko Irailak 25
Euskal Herria plazako parke osasungarria

Adineko pertsonen artean zahartze aktiboa sustatzea da Udalaren helburua. Kirolaren eta Mugikortasunaren Asteko jardueren baitan, ariketa fisikoa egiteko makinen erabileraren inguruko azalpenak eman ditu Unai Benedited kirol orientatzaileak

Aste honetan, Kirolaren eta Mugikortasunaren Astea ospatzen da eta horren baitan jarduera desberdinez osatutako egitaraua antolatu da Udaletik. Hori dela eta, gaur goizean Andreoneko eta Euskal Herria plazako  parke osasungarrien aurkezpenak egin dira herritarren aurrean, horrela, jarri berri diren makinak modu egokian erabiltzen ikasteko. Jesus Mari Martiarena alkateak, Arkaitz Angiozar kirol teknikariak eta Unai Benedited kirol orientatzaileak parte hartu dute aurkezpenean. 

Adineko Lezoko herriari egokitutako bi parke jarri ditu Udalak azken hilabeteetan. Era horretan, herriko adineko pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko asmoz, aire zabalean ariketa fisikoa egiteko aukera eskaintzen da. Gauzak horrela, herritarrek indarra, erresistentzia eta oreka lantzeko aukera dute.

Lezo, herri osasungarria

Horrez gain, parkeak makina gehiago jarriz osatzeko asmoa dagoela adierazi eta anbulatorio inguruan parke berri bat jartzea aztertzen ari direla aurreratu dute Udaletik.

Parke osasungarriak ibilbide osasungarrietan barneratu dira mugikortasun zailtasunak dituzten herritarrei ariketa fisikoa egiteko aukera emateko. Halere, parke osasungarriak adin guztietako pertsonek erabil ditzakete, nahiz eta bereziki adineko pertsonei bideratuta dauden.

Parke bakoitzean kartel bat jarri da arauak zeintzuk diren azalduz eta makinak erabili aurretik azalpenak jarraitzeaz gogoraraziz. Halaber, matxurarik antzemanez gero deitu beharreko telefono zenbakia ere zehaztuta dago.

Gauzak horrela, Udalak lanean jarraitzen du adineko pertsonen artean zahartze aktiboa sustatzeko, izan ere, horren atzean herritarren ongizatea eta osasuna dago.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer