Asteazkenean, ekainak 27, izurriteen inguruko tailerra ekarriko du Furgobaratzak

2018ko Ekainak 25
Furgobaratza eta tailerra ekainaren 27an

Furgobaratzak asteazken arratsaldean egingo du Baratze Parkera ekaineko bigarren bisita, 18:00-19:30 bitartean. Bisita honetan gaixotasun eta izurriteei nola aurre egin azaltzeko tailerra eskainiko da

Asteazkenean, ekainaren 27an, egingo du Furgobaratzak hileko bigarren bisita Lezoko Baratze Parkera. Urteko laugarrena izango da eta, ohikoa den moduan, bisita 18:00-19:30 bitartean izango da, eta 90 minutuko iraupena izango du.

Arazoak edo zalantzak dituzten kideek Baratze Parkeko Sareko teknikariaren laguntza izango dute. Halaber, Udalak gogorarazi nahi du Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrak ere gerturatu daitezkeela Furgobaratzaren bisitara eta tailerrean ere parte hartu dezaketela, izan ere, bisita horiek herritar guztientzat irekiak dira.

Ekainaren 27ko tailerra gaixotasun eta izurriteei nola aurre egin azaltzeko izango da. Izan ere, uda gerturatzen doan heinean izurrite eta gaixotasunak azaltzen hasten dira baratzeetan. Horren inguruko galdera ohikoenak hurrengoak izan ohi dira: zer da baratzean dudan zomorrotxo hori? Zer egin onddoei aurre egiteko? Eta tomatearen harrarekin?

Beraz, Furgobaratzarekin batera eskainiko den tailer honetan gaixotasunak identifikatzeaz gain, ekologikoki horiei aurre egiteko gomendioak eman eta aholkularitza eskainiko zaie bertaratzen diren herritarrei.

Gauzak horrela, asteazken honetan Furgobaratzak egingo duen bisitan, aipatu tailerraz gain, jarraian zehazten diren zerbitzuak eskainiko dira, hain zuzen ere:

  1. Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
  2. Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
  3. Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera
  4. Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa
  5. Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer