Asteazkenean, irailak 26, Furgobaratzaren bisita

2018ko Irailak 20
Furgobaratza irailaren 26an

Furgobaratzak asteazken arratsaldean egingo du Baratze Parkera iraileko bisita, 18:00-19:30 bitartean. "Neguko Baratzea Prestatze Tailerra" eskainiko da, neguan baratza udan bezain polita eduki ahal izateko.

Asteazkenean, irailaren 26an, Furgobaratzak Lezoko Baratze Parkera bisita egingo du. Urteko seigarrena izango da, udazkeneko lehena, eta, ohikoa den moduan, bisita 18:00-19:30 bitartean izango da, hau da; 90 minutuko iraupena izango du.

Arazoak edo zalantzak dituzten kideek Baratze Parkeko Sareko teknikariaren laguntza izango dute. Halaber, Udalak gogorarazi nahi du Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrak ere gerturatu daitezkeela Furgobaratzaren bisitara eta urtean zehar antolatzen diren tailer desberdinetan ere parte hartu dezaketela, izan ere, bisita horiek herritar guztientzat irekiak dira.

Gainera, bisitarekin batera “Neguko Baratzea Prestatzen Tailerra” eskainiko da, izan ere, iraila neguko baratza prestatzen hasteko garaia da. Neguan baratza udan bezain polita eduki ahal izateko orain landatu daitezkeen barazkiak zeintzuk diren ikasiko dute parte-hartzaileek. Horrela, neguan ere baratzeari etekina ateratzeko aholkuak eta gomendioak jasoko dituzte herritarrek.

Bestalde, Furgobaratzak egingo duen bisitan jarraian zehazten diren ohiko zerbitzuak eskainiko dira, hain zuzen ere:

1. Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.

2. Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, dentifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.

3. Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera

4. Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa

5. Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer