Lurdes Sistiaga, Lezo-Jaizkibel eta Intxitxu Trail Mendi Lasterketak izango dira aurtengo Oarsoarrak Euskararen Sariaren hartzaileak

2018ko Azaroak 21
Euskararen Saria

2010az geroztik Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eman ohi duen Oarsoarrak Euskararen Saria Lurdes Sistiaga andereño eta euskaltzale sanjuandarrari eta Intxixu Trail eta Lezo-Jaizkibel mendi lasterketei emango diete aurten.

Eskualdeko euskalgintzako ordezkariek osatutako epaimahaiak, mahai gainean izan dituen proposamenak aztertu ondotik, Lurdes Sistiagak euskarazko irakaskuntzan eta aipatu bi mendi lasterketek kirol esparruan euskarari sarbidea egiteko eta bere lekua izan dezan egin duten lanari aitortza publikoa egitea hobetsi du.

Lurdes Sistiagasanjuandarra da. Urte luzez euskarazko irakaskuntzan jardun da andereño gisa, irakasle gisa. Pasaia-Lezo Lizeoan irakasle, guraso eta, orain, amona da Lurdes. Euskararen aldeko lana izan da eta da bere bizitzaren ardatza. Ezagutzen duten guztiek, bere jarrera baikor eta eraikitzailea azpimarratzen dituzte gauza guztien gainetik; besteekiko goxotasuna da bere marka. Orain, erretiroa hartuta, euskararen alde lanean jarraitzen du adinekoen artean euskarazko harremanak sustatzen, kantu-jiran, Euskaraldian eta abarretan.

Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa otsail aldean eta Intxixu trail ekain aldean izaten dira.Biek ala biek euskaraz antolatzen dituzte hasi eta buka lasterketaren joan-etorri guztiak. Antolaketa osoaz gain, eguneko bozgorailuetako mezu eta ohar guztiak euskaraz egiten dituzte, euskarari kirolean normaltasun osoko maila emanez.

Oarsoaldeko lau udalek eta Lau Haizetarak, Oarsoaldeko AEK-k, Oarso Bidasoko Hitzak, Ttur-ttur euskaltzaleon bilguneak eta Errenteriako Udal Euskaltegiak osatutako epaimahaiak sari emate ekitaldian parte hartzera deitu dituzte eskualdeko herritarrak.

2018ko Oarsoarrak saria azaroaren 30ean jasoko dute sarituek, iluntzeko 19:00etan, Errenteriako Merkatuzarren egingo den ekitaldian. Ekitaldi irekia izango da, ohi bezala.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer