Aurtengo Santakrutzak ostegunetik igandera

2018ko Abuztuak 31
Lezoko Santakrutzak 2018

Jaiek egun bat gutxiago izango dute, Jai Batzordeak horrela erabakita; beraz, lau eguneko iraupena izango dute eta irailaren 13tik 16ra bitartean ospatuko dira 2018ko Santakrutzak. Halere, herritarren gozamenerako egitarau zabala antolatu da

2018ko Santakrutzak ate joka ditugu eta, hori dela eta, aurtengo jaiek izango duten aldaketa nagusienaren berri eman nahi du Udalak. Jai Batzordeak horrela erabakita, jaiak irailaren 13an hasi eta 16an amaituko dira, ostegunetik igandera, alegia. Hau da, jaiek aurten egun bat gutxiago izango dute, eta beraz, igandea izango da Santakrutzetako azken jai eguna.

Baserritarren eguna larunbatean

Aldaketa Jai Batzordeari egindako eskaera batetik dator, izan ere, baserritarren eguna astelehenean ospatu ordez egun horretako ekimenak larunbatean egiteko eskaera egin dute baserritarrek. Jai Batzordeak eskaera aztertu eta ontzat eman du eta beraz, eskaerari erantzunaz, aurten, baserritarren eguneko ohiko egitaraua larunbatean egingo da, egun horretan egin ohi diren gainontzeko jarduerekin batera, eta ondorioz, jaiek egun bat gutxiago iraungo dute.

Udalak Jai Batzordearen erabakia errespetatu du

Udalak Jai Batzordearen esku utzi  izan du beti herriko jaiak antolatzeko ardura eta, horregatik, bertan hartutako erabakiak errespetatzen ditu. Gauzak horrela, aurtengoan ere, ohi bezala, jaien antolaketa Jai Batzordearen esku geratu da eta bertan hartutako erabakia izan da Santakrutzek egun bat gutxiago izatea.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer