Auzokonposta proiektuko urteko emaitzak eta 2019rako aldaketak ezagutzera emango ditu Udalak abenduaren 11an

2018ko Abenduak 07
Auzokonposta bilera

Auzokonpostak lau urte daramatza martxan eta prozesuaren balorazioa egin eta emaitzen berri emateko bilera ospatuko da abenduaren 11an, asteartean, arratsaldeko 19:00etan Euskara eta Kultura Aretoan

Lezon auzokonposta egiten duten familiek hitzordu garrantzitsua izango dute asteartean, abenduaren 11an. Urtea amaitzear dagoela, 2018ko balorazio eta emaitzak aurkeztuko dituzte asteartean, abenduak 11, Udaleko eta Elkarrekin 21 aholkularitza enpresako teknikariek.

Saio honetan, balorazio orokorra egiteaz gain, datorren urtera begira egongo diren aldaketak ere aurkeztuko dira.

Udaletik bertaratzea eskatzen diete konpostatzen ari diren kideei, lau urteko prozesu honen nondik norakoak elkarrekin aztertzeko eta hobetu beharreko alderdiak jorratzeko. Horietaz gain, interesa duten herritarra orori ere saio honetara hurbiltzeko gonbita luzatzen du Udalak, auzokonposta zertan datzan ezagutu dezaten.

Saioa abenduaren 11an (asteartea), arratsaldeko 19:00etan Euskara eta Kultura Aretoan (Donibane kalea 2 zenbakia) izango da.

 

 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer