Bake epaile ordezko eta titular berriak Lezon

2018ko Martxoak 29
udaletxea

Atzoko Osoko Bilkuran ordenantza fiskalen zenbait tasa eta prezio publikoren aldaketa onartu zen. Kontuhartzaileak 2017ko likidazio txostenaren eta beste zenbait txosten ekonomikoren berri ere eman zuen, horien artean, 2018-2021 urteetarako plan ekonomiko finantzarioa aurkeztu zuen, atzokoan onartua izan zena. Azkenik, bi adierazpen instituzional ere onartu ziren, bata pentsioen sistema publiko duina defendatzeko eta bestea, Katalunian bizitzen ari diren egoera eta izandako atxiloketak gaitzesteko.

Martxoko Osoko Bilkura ospatu zen atzo arratsaldean Lezoko Udaletxean. Atzokoan, Bake Epaile ordezko eta titular berriak izendatu eta onartzeaz gain, ordenantza fiskalen zenbait tasa eta prezio publikoren aldaketa egitea ere onartu zen, udal gobernu taldeko kideen aldeko botoekin eta EH BILDUko zinegotzien aurkakoekin. Aldaketak Gezalan eta Bekoerrotan antolatuko diren ikuskizunetarako sarreren prezioan eragingo du, baita oholtzaren alokairuan, fidantzetan eta udal materialen erabilera arauetan eta udalekuetan ere. Halaber, Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako 2018-2019 ikasturterako tasak eta hobariak ere onartu ziren.

Bestalde udal kontuhartzaileak 2017ko likidazio txostena eta beste zenbait txosten ekonomiko aurkeztu zituen, horien artean, 2017ko aurrekontu aldaketei buruzko txostenak eta 2018-2021 urteetarako plan ekonomiko finantzarioa. Azken dokumentu hori atzoko Osoko Bilkuran onartua izan zen.

Mozioak eta kontramozioak:

Atzoko Osoko Bilkuran zenbait mozio eta testu alternatibo aurkeztu ziren. EH BILDUk bere aldetik 3 mozio aurkeztu zituen eta pentsioen inguruko beste mozio bat aurkeztu zuen Duintasuna Elkarteak.

EH BILDUk egindako, diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko ordenantzan sexu berdintasun baldintzak gehitzearen eskakizunari lotuta, udal gobernu kideek adierazi zuten irizpide horiek txertatzeko berdintasun teknikariak txostena egin behar duela eta dagoeneko txosten hori prestatzen ari dela, beraz, laster berdintasun irizpide eta baldintza horiek jada txertatuak izango dira eta beraz, mozioa ez zen bozkatu eta mahaia gainean utzi zen gaia.

Merkataritza-gune handiei eta lurralde-plan sektorialari lotuta EH BILDUK aurkeztutako mozioari erantzunez, EAJ-PNV eta PSE-EEko zinegotziek testu alternatibo bateratua aurkeztu eta onartu zuten. Honek komertzio txikia aitortu eta baliotu egiten zuen, termino ekonomikoetan eta enpleguan, egiten duen ekarpenagatik eta baita Lezoko herrian kohesio sozialerako eta dinamizaziorako elementu gisa egiten duen ekarpenagatik. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eskatu zitzaion jarrai zezala jarduera ekonomikoetarako eta ekipamendu komertzialetarako lurra sortzeko Lurralde Sektore Plan Partziala berrikusteko tramitazioa bultzatzen, merkatalgune handiei mugak ezartzeko eta arautzeko beharrari erantzunez.

Halaber, pentsio sistema publiko duin baten defentsan EAJ-PNV eta PSE-EEk adierazpen instituzionala onartu zuten, aipatu pentsioen sistema belaunaldien arteko elkartasun-berme eta bizi baldintza duinak dituen gizarte baten zutoin izan dadin aldarrikatuz. Adierazpen horren bitartez Espainiako Gobernuari eskatu zaio, besteak beste, pentsio sistema duina bermatzea, KPIari lotuz, horiek eguneratzeko formula gisa eta Gizarte Segurantzaren alorreko eskumenak EAEra eskualdatzeko ekimenak abiaraztea EAEko pertsona pentsiodunen egoera hobetu ahal izateko.

Azkenik, Lezoko Udalak Katalunian gertatzen ari dena salatzeko eta elkartasuna adierazteko beste adierazpen instituzional bat onartu zuen atzokoan. Carles Puigdemonten atxiloketa eta herritarrek hautatutako ordezkarien kartzelaratze-segida salatu eta gaitzetsi zituen Lezoko Udalak adierazpen horren bitartez eta ezinegona adierazi zuen Katalunian bizitzen ari diren egoeragatik. Halaber, Lezoko Udalak bere sostengu eta elkartasuna adierazi zien atxilotutako pertsonei, kartzelaratutakoei, bere familiei eta azken hauek partaide diren erakunde politiko eta sozialei, hala nola Kataluniako gizarte osoari, eta guztien kaleratzea eskatu zuen.

 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer