Baratze parkeko kideen ohiko galderek erantzuna dute

2018ko Abuztuak 16
Lezoko Baratze Parkea

Kutxa Ekoguneatik zerrenda bat osatu dute Baratze Parkeko erabiltzaileek egiten dituzten 13 galdera ohikoenei erantzunez. Furgobaratzaren hurrengo bisita irailaren 26an izango da eta, horrekin batera, "neguko baratzea prestatzen" tailerra eskainiko da

Abuztuan Furgobaratzak Baratze Parkera bisitarik egiten ez duen arren, erabiltzaileak lursailak lantzen jarraitzen dute. Izan ere, baratzeak urte guztian zehar landu eta zaindu behar dira eta horren harira, erabiltzaileei lursailak modu eraginkor eta egokian lantzen laguntzeko helburuarekin, Kutxa Ekoguneatik erabiltzaileen ohiko galderekin zerrenda bat osatu da.

Zerrenda horretan mota guztietako galdera aurkitu daitezke; Baratze Parkean sartu nahi dutenentzat, sartu berrientzat zein adituentzat interesgarriak izan daitezkeenak.

Zerrenda 13 galderek osatzen dute. Hona hemen horietako batzuk:
- Nere lursaila konpartitu dezaket beste norbaitekin?
- Baratzea aritzerakoan zalantza teknikoak sortzen zaizkit sarritan. Non eskuratu dezaket baratzezaintza ekologikoaren inguruko informazioa?
- Zenbat ongarri bota behar dut nire lursailean?
- Plastikoa erabili dezaket lur-estalki bezala?

Zerrenda guztia kontsultatzeko bisitatu hurrengo esteka: http://baratzeparkea.ekogunea.eus/eu/sarea/ohiko-galderak/se-6/

Bestalde, urtea amaitu bitartean Furgobaratzak beste bi bisita egitea aurreikusita dago. Bietan lehena irailaren 26an izango da eta, horretan, "neguko baratzea prestatzen" tailerra eskainiko da. Halaber, urteko azken bisita urriaren 24an egingo da.

 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer