Berdintasunaren alde urratsak emanez

2018ko Ekainak 01
Lezoko udaletxea

Atzoko Osoko Bilkuran II. Berdintasun plana beste bi urtez luzatzea eta diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko garaian kontuan hartu beharreko berdintasun baldintzak onartu ziren aho batez. Halaber, kreditu aldaketak ere onartu ziren Udalak esku artean dituen proiektuak garatzeko, besteak beste; Elias Salaberria kalearen berritzea, Bidegorriaren 2. zatiaren egikaritzea edota Altamirako garaje sarreren txukuntzea. Ekainaren 10an egingo den giza katea babesteko mozioa ere onartu zen

Osoko Bilkura ospatu zen atzo arratsaldean Lezoko Udaletxean. Atzokoan, aho batez onartu ziren gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunaren alde urratsak emateko neurriak. Alde batetik, II. Berdintasun Planaren iraunaldia bi urtez luzatzea onartu zen. Horrela, Planean jasota dauden ekintzak gauzatzen jarraituko du Udalak eta, hori amaitzean, ebaluazioa egin eta Plan berri bat garatuko da. Planaren ardatz nagusia zeharkakotasuna da eta horrek izango du lehentasuna datozen bi urteetan; hau da, berdintasun printzipioa sail guztientzat komunak diren prozeduretan integratzea izango da helburu nagusia, besteak beste, informazioaren analisian, hitzarmenetan, kontratazio publikoetan edota parte hartzea orekatua izatea organo kolegiatuetan.

Bestetik, diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko ordenantzan sexu berdintasun baldintzak gehitzea onartu zen. Era horretan, Berdintasun legea aplikatzea lortuko da, marko teorikotik praktikora pasatzeko helburuarekin. EH Bilduk egindako eskaerari erantzunez, atzoko Osoko Bilkuran onartu ziren diru-laguntzak emateko eta kudeatzeko sexu berdintasunerako irizpideak. Horrela, txertatu diren irizpideen artean daude, besteak beste: sexu bereizkeriagatik zehapen administratibo edo penalik ez izatea; helburuetan, kideak onartzeko sisteman, funtzionamenduan… aukera berdintasuna errespetatzea; sexu arrazoiengatik ez diskriminatzea; proiektuan genero ikuspegia txertatzea; hizkuntza barneratzailea erabiltzea; edota estereotipoak baztertzea. Horrekin batera, proiektuak baloratzeko orduan kontuan izan beharreko irizpideak ere onartu ziren, hala nola; emakumeei zuzendutako ekintza kopurua eta elkarteek zuzendaritza edo erabakitze postuetan duten emakumeen batez bestekoa, besteak beste.

Bestalde, 2018ko aurrekontu aldaketa ere onartu zen, EAJ-PNV eta PSE-EE udal gobernu taldeko kideen aldeko botoekin. Horrela, 500.000€ bideratu ahal izango dira Elias Salaberria kalea berritzera, Bidegorriaren 2. Zatia egikaritzera eta Altamirako garajeen sarrerak txukuntzera.

Onartu ziren beste gai batzuk:

Atzoko Osoko Bilkuran beste zenbait gai ere onartu ziren, hala nola; 2018-2019 ikasturterako Musika Eskolako tasa eta hobariak; kirol instalazioen kontratuaren aldaketa, horrela Kirol orientazio zerbitzua txertatuz; eta Foru Aldundiaren eta Lezoko Udalaren arteko hitzarmena Etxez Etxeko zerbitzua eskaintzeko. Azken hitzarmen hau, Mendekotasunaren Arreta Hobetzeko helburuarekin egindako Planaren baitan berritu da eta, aurrerantzean, etxez etxeko laguntza zerbitzua Udalaren eskumena izango da. Edonola ere, zerbitzua bere horretan mantenduko da, nahiz eta zenbait hobekuntza sartu diren zerbitzuaren eskaintzan, hala nola, zerbitzuaren iraupena eta intentsitatea handitzea, erabiltzaileen koordainketa txikiagotzea eta zerbitzua mendekotasun kalifikazioa ez dutenei zabaltzea.

Halaber, ekainak 10ean egingo den giza katea babesteko mozioa aurkeztu zuen Gure Esku Dagok eta hori ere onartua izan zen EAJ-PNVko ordezkarien eta EH Bilduko ordezkarien aldeko botoekin. Idatzi horren bitartez, Euskal Herritarrok erabakitzeko eskubidea gauzatzeko eta elkarrekin etorkizun demokratiko, justu eta duina eraikitzeko defentsa egiten du Udalak.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer