Kultura

Aurkeztua izan da 2019ko Inauterietako egitaraua
Lezoko Udalak herritarrak koloreetako banderak leihoetan eta balkoietan eskegitzera animatu nahi ditu
Inauterietako egitaraua otsailaren 22an hasiko dira banatzen

Gaur emango zaie hasiera Mendekoste jaiei
Jaiak arratsaldeko 17:45ean hasiko dira Zabarre piratari egingo zaion ongietorriarekin. Aurtengoan, Pitara txikiak Ioritz Intxaurrandieta Oiartzabal eta Aiora Intxaurrandieta Amiano izango dira

Beltza Gorri eta Sutargi abesbatzen emanaldiak itxiko du aurtengo Lesoinu egitaraua
Martxoaren 24an, larunbatean, emango zaio amaiera Lesoinuren XXXII. edizioari. Azken egunak ekitaldiz gainezka datoz: kontzertuak, musikarekin jolasean ekitaldia, orkestra tailerra, abesbatzen kontzertua…

Trapujaleren epaiketarekin, agur, inauteriei
Gaur 19:00etatik aurrera, Trapujaleren epaike izango da Gurutze Santuaren plazan eta herio bidaiaren ondoren, Trapujaleri eta inauteriei agur esango diegu datorren urtera arte

Gaur arratsaldean iritsiko da Trapujale Inauteriei hasiera emateko
Lezo Herri Eskolako haurrak izango dira Trapujaleri harrera egiten lehenak arratsaldeko 16:00etan eta, ondoren, Lapurdiko hiru ikastoletatik etorritako haurrekin batera harrera egingo diote gainerako herritar guztiek inauterietako protagonista nagusiari Gurutze Santuaren plazan arratsaldeko 19:30ean.

Bertso jaialdia otsailaren 17an Gezalan
Otsailaren 17an, larunbatean, gaueko 22:30ean, Agin Laburu, Maialen Akizu, Maddalen Arzallus eta Amets Arzallus ariko dira kantari Gezalan