Ekainaren 3an izango da aurten Kuadrillategi Eguna

2018ko maiatzak 28
Kuadrillategi

Eguraldi ona bada Pasai Donibaneko alde zaharrean egingo da eta txarra bada, berriz, Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan

Oarsoaldeko lau herrietako Kuadrillategi egitasmoko gazteek 2018ko Kuadrillategi Eguna egingo dute Pasai Donibanen datorren ekainaren 3an; eguraldi ona bada, Pasai Donibaneko alde zaharrean eta txarra bada, berriz, Pasai Antxoko Ibaiondo pilotalekuan.

Ekainaren 3ko Kuadrillategi Eguneko egitaraua lau herrietako hezitzaileek osatutako batzorde batek prestatu du eta goizeko 11:00etatik arratsaldeko 18:00etara gauzatuko da. Segidan duzue behin-behineko egitaraua:

  • 11:00etan: pasaiatarrek harrera egingo diete Santiago plazan gainerako herrietako gazteei.
  • Segidan, Flashmob-a (Bideo bat sortu dute gazteek koreografia ikasteko) eta taldeak osatzeko dinamika bat egingo da.
  • 14:00ak arte Ginkana berezi bat egingo da Bizkaia auzotik Bonantzara
  • 14:00etatik 16:00etara: bazkaltzeko tartea.
  • 16:00etan: Ttek elektrotxarangaren emanaldia kaleetan barrena eta gero Santiago plazan geratuta, kioskotik
  • 18:00etan: agurra egingo diete pasaiatarrek gazte guztiei Santiago plazan.

Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Jose Angel Sanchezek adierazi duenez, kuadrillategi egitasmoak eskualdeko 12-16 urte arteko 400 gazte elkartzen ditu ostiraleroko saioetan eta horiez gain egiten dituzten ekintza berezietan, izan irteerak, topaketak, jolasak… Gazteen artean euskarazko hizkuntza ohiturak finkatzeko helburua du Kuadrillategik.

Ikusi bideoa hemen

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer