Ekintza anitzak Lezoko agenda kultural berrian

2019ko Urtarrilak 08
Agenda Kulturala

Kultur jarduera gehiago batzen dituen programa izango da, urtarriletik ekainera bitartekoa eta “zinema familiarra” gehituko zaio ohiko programazioari

Aurten Kultura sailak agenda kulturalaren programazioa luzatu nahi izan du urtarriletik ekainera, gero irailetik abendura egingo den bezala. Horregatik, Udalak proposatu dituen jarduera gehienak aldez-aurretik ezagutzeko aukera izango dute lezoarrek. Udalaren helburua izan da lezoarrek bizitza kulturala herrian bertan programatzea, Lezon egin ahal izatea.

Agenda kulturalaren luzapenaz gain, Kultura Sailetik aipamen berezia egin nahi izan zaio Ager Arrietari -guraso, zinemazale eta zine-bolondresa- izan ere berari zor zaio orain ere haurren zinema programazioa eta hori gutxi bailitzan, orain, “zinema familarra” bezala izendatu den lau dokumentalak ere erantsi dizkio gure agendari!

Aurreko astean publikatu zen Udal Liburutegiak, Musika Eskolak eta Kultura sailak elkarren artean sortutako agenda kulturalaeta aipatzekoa da ekintza desberdinen bilaketa horretan euskarak eta gai sozialek izan duten garrantzia.

Haurren emanaldi guztiak euskaraz edota keinu bidezko komunikazio bitartez daude eginak (zortzi antzerkietatik bi dira era honetakoak, Kataluniatik etorritakoak hain zuzen); bereziki azken hauetan, sorkuntzari eman zaio garrantzi handia. Helduen antzerkien aukeraketan, gai sozialetan ikuspegi aurrerakoia dutenak bilatu dira. Besteak beste jorratzen diren gaiak honokoak dira: sexualitatea -“Lur”, “Sonetos de amor oscuro” eta “Elisa y Marcela” obretan-, zahartzaroa -“Espacio disponible” obran-, gerra zibila eta errepresioa -“Sonetos de amor oscuro” eta “Lyceum Club” obretan- eta emakumearen gaia presente dago -“Elisa y Marcela”, “Tomiris” eta “Lyceum club” obretan-. Hamar antzezlan guztira eta sei dira euskal konpainiek sortuak, beste laurak, Aragoitik bi, Galiziatik bat eta Gaztela Leonetik beste bat.

Lesoinu, dokumentalak, dantza eta literatur saioak

Aipatzekoa da aurtengo Lesoinu aste pedagogiko musikalean, kontzertu eta ekintza anitzez gozatzeko aukera izango dugula, musika pedagogikoan kontzertuekin, blues eta rock emanaldia, musika barrokoa, zinea eta pianoa... Martxoak 29tik 31ra eta Apirilak 4tik 13ra.

Bestalde, arestian esan bezala, Ager Arrietari esker programatutako dokumental ederrak, aktualitate handikoak ikusteko aukera: “Gure oroitzapenak” Joseba Sarrionandiaren unibertso literarioa erakusten digun dokumentala, “Black is beltza” arrazakeriaren gaiari buruz Fermin Muguruzak sorturiko animaziozko filma edo Aralar! Dantzari dagokionez ere, “Tio Teroren semeak” kale emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu ekainaren 9an, Mendekoste jaien barrenean. Umorea, parranda eta euskal dantza uztartzen dituen obra bikaina.

Horiezaz gain, udal liburutegian, bost literatur solasaldi: Lampedusa, Kirmen Uribe, Kazuo Ishiguro, Joan Mari Irigoien eta Elizabeth Strout-en lanak gozatzeko modu berezian. Hilero bat.

Agenda kulturala ikusteko egin klik hemen.

EranskinaTamaina
agenda_lezo_behin_betikoa_compressed.pdf2.04 MB

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer