Ekitaldiz gainezka datoz Mendekoste jai parekideak

2018ko maiatzak 10
Ekitaldiz gainezka datoz Mendekoste jai parekideak

Maiatzaren 18an emango zaie hasiera 2018ko Mendekoste jaiei Zabarreren ongi etorriarekin eta urteroko ekimenez zein berriez gozatu ahal izango dute herritarrek. Berrikuntzarik nabarmenenak larunbateko Reggae gaua eta igandeko Kale Antzerkia izango dira. Udaletik jaiak arduraz eta errespetuz bizitzeko eta gozatzeko eskatu dute, Mendekoste jaietan ere parekidetasunaren alde egiteko

Mendekosteak jai alai eta atseginak izan daitezen hainbat ekimen ezberdin antolatu dira. Gaurko agerraldian aurtengo egitarauaren berri eman dute Lezoko alkate Jesus Mari Martiarenak, Gizarte Ongizate eta Berdintasun zinegotziak, Noemi Arberasek, Kultur teknikariak, Xanti Valek eta berdintasun teknikariak, Ainhoa Irazuk.

Aurtengo jaietako programa osatzen duten eta hori garatzen lagundu duten talde zein eragile guztiei eskerrak eman dizkie alkateak eta, jarraian, kultur teknikariak egitaraua aurkeztu du.

Urteroko ekimenak eta berrikuntzak biltzen ditu aurtengo egitarauak. Urtero legez, Zabarreren ongi etorriarekin emango zaie hasiera jaiei, ostiralean, maiatzaren 18an. Larunbat goizean, aldiz, Lezo Herri Eskolako patioko muralaren margoketa egingo da eta bigarren urtez jarraian motozaleen elkarretaratzea egingo da. Gauean Jaig Taldea eta The Graps lezoar taldeek kontzertua emango dute. Ondoren, Reggae gaua eskainiko dute Dantzall sound, Polas selektah, Sista kata eta Bad sound system taldeek.

Igandean, dultzaineroen dianarekin hasiko da eguna. Aurrerago, Emakume Raketisten historia ezagutzera emateko partidua jokatuko da Bekoerrota kiroldegiko frontoian eta, horren harira, aurretik, maiatzaren 17an, 19:00etan, dokumental bat eskainko da eta maiatzaren 17tik 22ra erakusketa egongo da ikusgai, biak Kultur aretoan. Igande arratsaldean kale antzerkia eskainiko du Markeline konpainiak, musika eskolatik abiatuta; ‘Andante’ obra antzeztuko dute, 2015ean Leioako umore azokan Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria jaso zuena. Gaueko 21:45ean zezen suzkoarekin emango zaie amaiera aurtengo Mendekoste jaiei.

Jaietan ez galdu iparra

Udaletik jaiak arduraz eta errespetuz bizitzeko eta gozatzeko eskatu dute, jai euskaldun, jasangarri eta parekideak izan daitezen. Eraso sexisten aurrean herritarrek jarrera aktiboagoa izan dezaten eta eraso sexistarik gabeko jaien alde egiteko helburuarekin, sentsibilizazio eta kontzientziazio kanpaina gauzatuko du Udalak.

Horretarako, “indarkeriarik gabeko gunea” jarriko da Gurutze Santuaren plazan maiatzaren 18an, 18:00ak eta 21:00ak bitartean. Honek helburu izango du eraso sexista, matxista, homo-les-trans+fobo eta arrazakeriarik gabeko jaiak aldarrikatzea. Herritar guztiei dei egiten zaie karpatik pasa eta bertan banatuko diren txapak, kartelak eta jaietako protokoloa jasotzera jaietan soinean eraman ditzaten.

Noemi Arberas berdintasun saileko zinegotziak azaldu duenez, udaletxeko balkoian “Jai parekideak” lelopeko pankarta ezarriko da eta herritik kartelak jarriko dira jaiak giro parekidean bizitzeko aldarrikatzen.

Udalak jai batzordearekin eta herriko emakume elkarteekin elkarlanean garatu du aurtengo egitaraua eta modu berean jarraituko du datozen urteetan geroz eta jai parekideagoak lortzeko helburuarekin. Zentzu horretan, besteak beste, emakumezko pertsonaiak sortzeko aukera aztertzen hasiak direla aurreratu dute Udaletik.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer