Auzokonposta
Lezoko Udalak beste urrats bat eman du hondakinen kudeaketa egokian, eta auzokonposta egiteko sei gune egokitu ditu herriko sei auzoetan. Helburua da hondakin kopurua murriztea, eta Lezo zero zabor eredura gerturatzea.
Zer da auzokonposta?
Norberak etxean sortzen duen hondakin organikoa, beste auzokideekin batera, gune berde batean konpost izeneko ongarria bihurtzea. Hortaz, ekimen berri honetan parte hartzen dutenek, egun kubotxo marroia kaleko bilketa puntuan utzi ordez, auzokonposta gunera eramango dute.
Bertan, kubotxo marroian bildutako hondakinak material egituratzaile edo lehorrarekin nahasi beharko dituzte sukaldeko material organiko hezea lehortzeko eta osagaietan aberasteko.
Auzokonposta guneak
Udalak sei gune atondu ditu lur publikoan auzokonposta egiteko. Gune bakoitzak 30 metro karratu inguruko azalera izango du, eta karratuak izango dira –Alde Zaharrekoa luzanga izango da–. Gune bakoitza 1,5 metroko altuerako basa-pinuz egindako itxitura du.
Hauek dira egokitu diren guneak:
Alde Zaharra Altamira
Aralar Arretxene-Txulotxo
Lopene San Pedro Pisbe
Bisita egutegia
Alderdiren bat hobetu behar dutenek eta hasi berriek kalitatezko konposta lortzeko urratsak zeintzuk diren ikasteko Lezoko Udalak auzokonposta guneetan hilean tutoretza bana egitea adostu du aholkularitza-taldearekin.
Izen-ematea
Materia organikoa konpostatzeko interesa daukaten herritarrek edo-eta familiek Hondakinen informazio bulegoan eman behar dute izena –Gurutze Santuaren plaza, 1–. Telefonoz (943 521538) edo-eta posta elektronikoz hondakinak@lezo.eus ere egin daiteke izen-ematea.
Gipuzkoa Foru Aldundiaren diru-laguntza
Auzokonposta txartatzeko egitasmoan 60.000 eurotik gorako aurrekontua du. Lezoko Udalak 26.000 euro pasatxo inbertitu ditu, eta gainontzeko guztia, 33.625 €, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Sailak emandako diru-laguntza batekin estali da.
Lotura interesgarriak
- 2014-2015 balantzea
- Kanpainaren aurkezpena