Eskola Agenda 21en foroa egin zen udaletxean

2018ko maiatzak 31
Eskola Agenda 21 foroa

Eskolako Agenda 21eko ikasle ordezkariek Zaratari lotutako euren konpromisoen berri eman eta Udalari eskaerak aurkeztu zizkioten

Aurreko urteetako ohiturarekin jarraituz, Lezoko Herri Eskolako, Lezo Institutuko eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasle zein irakasleen ordezkariak 2017/2018 ikasturteko amaierako Eskolako Agenda 21en azken topaketan izan ziren asteartean. Bertan Miguel Angel Sanchez Ingurumen zinegotziarekin eta Leire Beteta Ingurumen teknikariarekin bildu ziren.

Aurten, Zarata izan dute ardatz, esparru ezberdinak jorratuz: soinua eta zarataren arteko desberdintasunaz ohartu dira eta mugikorrentzako aplikazioa erabiliz ikastetxeen zarata neurtu eta eskolako zarata-mapa osatu dute. Bestalde, herritarren artean galdetegiak egin dituzte eta zuzeneko neurketak egin dituzte herriko hainbat lekutan: Altamiran, Saldisen, Polentzarrenen, kiroldegian…  Zarata-iturri nagusiak portua eta trafikoa izan dira; baita jaialdien eta tabernen musika eta kale-garbitzaileen makinak ere.

Ikasleek konpromisoa hartu zuten, besteak beste, ikasgelan eta ikastetxeetako beste eremuetan errespetuz eta doinu egokian aritzeko, hizketan ari dena errespetatzeko, gauzak arrastaka ez mugitzeko eta lasai ibiltzeko.

Udalari ere eskaerak egin zizkieten: Portuak, errepideek eta trenbideak sortzen duten zarata maila gutxitzeko neurriak hartzea; kalean egiten diren musika-emanaldien ordutegia kontrolatzea; zarata kutsadura foko nagusien jarraipena egitea; kotxe elektrikoa sustatzeko onura fiskalak ematea; oinezkoentzako eremuak handitzea; autobusei motorra itzaltzeko eskatzea; zaborra biltzen duten kamioien ordutegia aldatzea; gune berdeak gehitzea; sentsibilitate kanpainak bultzatzea…

Amaitzeko, datorren ikasturtean Eskolako Agenda 21 programan Klima-aldaketa landuko dutela aurreratu dute.

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer