Eskola Kirolean, desplazamendu berdeak eta bizikletan eginikoak saritu dira

2018ko Ekainak 20
Oarsoaldea

Hiru sari banatu dira: Bizikletan desplazamendu gehien egin dituen ikastetxeari bi bizikleta; Bizikletan desplazamendu gehien egin dituen haurrari patinete bat; eta desplazamendu berde gehien egin dituen ikastetxeari bizikleta bat

Aurtengo ikasturtean, aurrekoetan bezala, urte bukaerako jaia egin da desplazamendu berdeak eta bereziki bizikletan eginikoak saritzeko. Ekainaren 15ean izan da aurtengoa, goizeko 11:00etan Oiartzungo Elizalde Herri Eskolan. Ekitaldian hiru sari banatu dira: Bizikletan desplazamendu gehien egin dituen ikastetxeari bi bizikleta eman zaizkio, aurten Elizalderi. Beste saria patinete bat izan da, bizikletan desplazamendu gehien egin dituen haurrari eman zaio, kasu honetan Lezo Herri Eskolako haur bati. Eta, azkenik, desplazamendu berde gehien egin dituen ikastetxeari bizikleta bat eman zaio, Trintxerpeko Karmengo Amari hain zuzen ere.

Eskola Kiroleko lan mahaia, desplazamendu jasangarrien sustapenean lanean

Badira urte dezente Oarsoaldeko eskola kirolaren parte diren eragileak, udal teknikariak, eskoletako koordinatzaileak, Oarsoaldeko eskola kirolaren koordinatzailea eta Kirolaisi.XXIeko teknikariak, asteartero-asteartero biltzen direla bilera mahai batean. Mahai horrek eskola kiroleko gaiak lantzen ditu eta bertan hartzen dira haren  inguruko erabakiak.

Kirola, heziketa eta osasuna izanik balore garrantzitsuenetako batzuk, azken honetan jarri zuten arreta eta konturatu ziren asteburuetan kirola egitera joateko erabiltzen zuten garraio modua aldatu beharra zegoela, ikusten baitzen norbanako kotxeetan desplazatzen zela haurren gehiengoa. Hori horrela 2013/2014 denboraldian desplazamendu jasangarriak erabiltzeko plan bat jarri zuten martxan. Plan honen helburua bakarkako autoaren erabileraren jaitsiera ematea zen. Bizikletan, oinez, garraio publikoan edo auto elkar banatuan (Berdeak deritzogunak) gehiago desplazatzea zen helburua. Horretarako ekimen ezberdinak jarri ziren martxan, hala nola, gurasoak desplazamendu jasangarriak egitera animatu, bizikletan desplazatzen ziren haurrak saritu… Eta horrela jarraitzen dute gaur egun ere.

Desplazamendu berdeak gorantz doaz, ia desplazamenduen erdia izateraino

Hala ere egoera erreal eta datu fidagarriak izateko Kirolaisi XXIeko teknikariek eta Oarsoaldeko eskola kiroleko koordinatzaileek astebururo haur bakoitza nola desplazatu den jasotzen zuten, eta honekin datu base bat sortu zuten desplazamenduak zein motako ziren jakiteko. Datu horien guztien emaitza honako hau izan da azken denboraldietan, kontuan izanda desplazamendu kopurua urtero 18.000 inguru direla eta Oarsoaldeko herrien kokapena eta partidak jokatzen diren lekuak nahiko banatuta daudela:
 

 

Grafikoan ikus daitekeen bezala azken lau urteetako aldaketa nabarmena izan da desplazamendu berdeei dagokienez, aurtengo ikasturtean ia desplazamenduen erdia izateraino. Pozgarria da hori eskola kirolean lan egiten dugun guztiontzat.

Gure beste erronka nagusia, haurrak bizikletan desplazatzea izan da aurten ere, eta datuak beste urtekoekin konparatuz gora egin duela ohartu gara. Batez ere aurten izan ditugun udazken, negu eta udaberri euritsuak kontuan izanda emaitza ezin hobea lortu dela esan daiteke. 

 

Oarsoaldea Garapen Agentziatik, Jose Angel Sanchez bere lehendakariak, bide beretik jarraitzera animatzen ditu denak, bestelako garraio jasangarriak erabiltzen jarraitzera; oinez, bizikletaz, ibilgailua partekatzera edo garraio publikoa erabiltzera.

Egin dezagun ahalegina, denon onerako izango da!
 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer