Diru-laguntzak (Euskara Saila)

Udaleko Euskara Sailaren diru-laguntzak

Egun martxan dauden edo epea irekitzear duten diru-laguntzen inguruko informazio gehiago eskuratzeko, jo udaleko diru-laguntzen atalera.

Euskara Sailak urtean diru-laguntzen deialdi bat egiten du. Gaur egun bost lerro ditu:

1) Euskara ikasteko diru-laguntza: helburua Lezon bizi den edonork euskara ikasteko aukera izatea da.

2) Unibertsitateko udako euskaraz emandako ikastaroetan matrikulazioa: UEU eta EHU-UPVn ikastaroren bat egin nahi duenarentzat irekitzen da.

3) Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroa egiteko: Aisialdi eremuan lanean aritzeko beharrezkoa den begirale/zuzendari titulua lortzeko egiten diren ikasketen matrikula ordaintzeko aurreikusten da diru-laguntza lerro hau.

4) Lezoko erakunde/elkarteen eta komertzio- eta ostalaritza-errotuluak euskaratzeko diru-laguntza: lokal eta establezimenduen kanpoaldean jartzen diren errotuluak euskara hutsean jar ditzaten herriko laguntzeko xedea bilatzen du diru-laguntza lerro honek.

5) Udalerriz gaindiko eremuan euskalgintzan dabiltzan erakundeentzako diru-laguntzak: Lezoko Udalak, orain artean, utzi izan du diru aurreikuspen bat euskararen alde udalerriz gaindiko eremuan dabiltzan erakundeentzako. Jasotako eskaeren artean, deialdian jasotako puntuazio sistemaren arabera banatzen dira diru-laguntzak.

 

OLA PLANA: Enpresentzako diru-laguntzak beren jarduera euskalduntzeko

Diru-laguntza hauek eskatu ahal izateko, OLA Planean izen emanda egotea ezinbestekoa da. Horrela, empresa horiek, diru-laguntza hauek eskatu ditzakete enpresaren baitan, euskararen egoera normalizatzeko antolatutako jarduerak antolatzeko.