Igande honetan skate-scooter tailerra lezoarrentzako

Maiatzaren 19an, arratsaldeko 16:00etan hasiko da tailerra, Koldobike Gezala frontoian

Berriz ere, Muturreko Kirol Klubak, kirol hauetako zaleentzako jarduera antolatu du Lezon; Skate-Scooter tailer bat. Lantegia, Bekoerrotako Koldobike Gezala frontoian eskainiko da, eguraldi txarra iragarri baitute egun honetarako. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta 20:00etan amaitu. Aipatzekoa da, norberak eraman beharko duela bere materiala, baina Scooterrik ez duenarentzat bertan izango dituzte horietako batzuk tailerran parte-hartu ahal izateko.

Tailerrerako, Koldobike Gezala frontoian irristatzeko elementu ezberdinak jarriko dituzte Muturreko Kirol Klubekoek, parte-hartzaileek espazio desberdinez gozatu ahal izateko.

Arloa edo saila
Noiz arte nabarmendua