Emakumeen Nazioarteko egunaren harira hainbat ekintza Lezon

Or, 2017-02-17 11:58

Gaxuxa Emakumeen elkarteak, Udalaren laguntzarekin, maitasun erromantikoari buruzko ikastaroa antolatu du. Parte hartzeko, aurretik izena ematea beharrezkoa da. Bestalde, martxoaren 6ko astean, kultur aretoan urtero Gaxuxak antolatzen duen erakusketa izango da ikusgai. Halaber, martxoaren 4ean bideo-foruma egingo da Gezalan eta martxoaren 6an Envejecer no es pecado y no está prohibido hitzaldia eskainiko da Musika eskolan. Amaitzeko, martxoaren 17an, Zinegoak zinema jaialdiko laburmetraia irabazleak proiektatuko dira Gezalan.

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko hainbat ekimen antolatu ditu Gaxuxa Emakumeen elkarteak Udalaren laguntzarekin. Horiek martxoaren 1etik 17ra bitartean gauzatuko dira. 

Hasteko, maitasun erromantikoari buruzko ikastaroa emango du Loredi Salegi dinamizatzaileak martxoaren 1, 8 eta 15ean. Saioak arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara izango dira. Maitasuna eta Harreman Osasuntsuak izenburutzat duen ikastaroa doakoa da eta parte hartu nahi duten pertsonek https://labur.eus/vgUM5 webgunean edo Gizarte Zerbitzuetako bulegoan izena eman beharko dute.

Martxoaren 4ean berriz, Sufragistas filmari buruzko bideo-foruma egingo da Gezalan arratsaldeko 18:30ean eta martxoaren 6an, Envejecer no es pecado y no está prohibido izeneko hitzaldia eskainiko da Musika eskolan. Aste berean, aste osoan zehar, urtero Gaxuxak antolatzen duen lanen erakusketa egongo da ikusgai kultur aretoan. Azkenik, martxoaren 17an, 19:30ean, Zinegoak Bilboko Nazioarteko Zine eta Arte Eszenikoen jaialdiko laburmetrai lehiaketako irabazleak proiektatuko dira.

Aipatutako ekitaldiez gain, Tipi-topa egitasmoaren baitan parte-hartzaileek genero-rolak aldatuko dituzte martxoaren 9ko topaketan genero-rolek duten garrantziaz hausnartu eta horiek ikustarazteko. Horretarako, gizonezkoek hartuko dute, egun horretan, hamaiketakoa prestatzeko ardura, eta emakumezkoek aldiz, zaintzaile lanak egingo dituzte. Amaitzeko, ikastetxeetan ere unitate didaktiko bereziak landuko dituzte.

Arloa edo saila