Hobekuntzak Polentzarreneko eta Euskal Herria plazako jolastokietan

Or, 2017-04-21 11:59

Altamirako jolastokia ere hesituko dute eta biribilguneko obrak amaitzean jolastokiaren pareko zebra-bidea erliebean nabarmenduko dute. Hobekuntza lan guztiek helburu dute haurrek eremu seguruak eta egokiak izan ditzaten bermatzea.

Lezoko Udalaren helburua izanik haurrei jolastoki seguruagoak eta egokiagoak eskaintzea, horiek eta horien inguruak berritzen eta egokitzen dabil Udala. “Gure lehentasunetako bat zen eta da haurrei jolas eremu seguruagoak eta egokiagoak bermatzea, eta, horregatik, aurreko urtean jolastokiak hobetzeari ekin genion” adierazi dute. Sagardiandiako, Lopeneko eta Zubitxoko jolastokiak berritu ondoren, Udalak Polentzarreneko jolastokian hobekuntzak aurrera eraman ditu, eta, aurki, eta Euskal Herria plazako jolastokia eraberrituko du eta Altamirakoa hesituko du. 
Herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta Lezoko haurrei eremu seguruagoak, egokiagoak eta atseginagoak eskaintzeko konpromisoarekin, Udalak herriko jolastokietan hobekuntzak gauzatzen jarraitu du. Polentzarreneko kasuan, jolastokia hobetzeaz eta berritzeaz gain, belardiaren inguruan hesi bat ezarri eta espaloiko lurra hobetu da. Era berean, zebrabidea ezarri da erliebean eta aparkalekuen marrak baterian pintatu dira autoek edozein lekutan aparka ez dezaten, batzuetan espaloiaren gainean aparkatzen baitzuten. Ekintza hauekin Lezoko Udalak haurren segurtasuna hobetu nahi du.
Helburu berarekin, Altamirako jolastokia ere hesituko da eta behin Altamirako biribilguneko obrekin amaituta erliebean zebrabidea ezarriko da jolastokiaren aurrean.
Amaitzeko, Euskal Herria plazako jolastokia eraberritzeko agindua emana dago, eta, beraz, laster ekingo zaie lanei. 

Arloa edo saila