Pintaketak egin dituzte berriz ere Lezon

Or, 2017-07-21 14:08

Garbiketa kostuak 2.169 euroko kostua izango dute garbiketa lanek. Udaletik, beste behin, aipatu ekintzak gaitzetsi dituzte eta guztionak diren eremu publikoak errespetatuak izan daitezen eskatu dute.

Gaur ere pintaketaz josita agertu dira Lezoko kaleak. Hori dela eta, berriro ere, Udalak pintaketak gaitzetsi ditu, zoritxarrez horrelakoak behin eta berriz errepikatzen ari baitira azken hilabeteotan. Horrelako ekintzek, gainera, elkarbizitza oztopatzen dutela berretsi dute.

Pintaketak garbitzeko agindua eman du Udalak eta jada garbiketa lanetan hasiak dira. Lanen kostua 2.169 eurokoa izango da udal diru kutxetatik, hau da, herritar guztien poltsikoetatik ordainduko dena.

Arrazoi horregatik, beste behin, guztionak diren eremu publikoak errespetatuak izan daitezen eskatu du Udalak horrelako ekintzek herritar guztiengan dutelako eragina. Udaletik errespetuaren eta bakearen alde egin dute elkarbizitzaren oinarrizko printzipio eta baldintza gisa.

Arloa edo saila