Udalak jaien balorazio positiboa egin du

Al, 2017-09-18 17:08

Berrikuntzek, hala nola danborradaren argiztapenak, harrera ona izan dute herritarren artean eta eguraldia lagun ez izan arren partaidetza handia izan da. The Jaig Lezoko talde gaztetxoaren emanaldiaren arrakasta ere nabarmentzekoa izan da.

Igaro dira aurtengo Santakrutz jaiak eta Udalak balorazio positiboa egin du jaien inguruan. Eguraldia dela eta zenbait ekimen bertan behera geratu badira ere, partaidetza altua izan dela nabarmendu dute udaletik. Hori dela eta, eskerrak eman nahi izan dizkiete herritarrei antolatu diren hainbat eta hainbat ekimenetan parte hartzeagatik.

Era berean, eskerrak eman dizkiete antolakuntzan lanean aritu diren talde eta laguntzaile guztiei.

Berrikuntzek ere harrera ona:

Udalak kolore berezia eman nahi izan die aurtengo jaiei eta helburu horrekin, hainbat berrikuntzen artean, danborrada argiztatu da. Herritarrek oso gustukoa izan dutela esan dute udaletik eta oro har, berrikuntza guztiek oso harrera eta erantzun ona izan dutela herritarren aldetik, gehitu dute.

Amaitzeko, The Jaig herriko musika talde gaztearen emanaldiak ostiralean izandako arrakasta ere nabarmendu nahi izan dute, izan ere, gazte, guraso eta herritar asko bildu ziren Karlos Saldise plazan 11 urteko herriko gaztetxo hauen musikaz gozatzeko.

Jaietako bideoak hemen:

The Jaig taldearen emanaldia

Txupinazoa eta danborrada

Danborradaren azken abestia
 

Arloa edo saila