Urriak 23, astelehena, Tokiko Gobernu Batzordea

Og, 2017-10-19 10:14

Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan

Datorren astelehenean, urriaren 23an, Tokiko Gobernu Batzordea egiteko deialdia luzatu Jesus Maria Martiarena alkateak. Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan.

Gai-zerrenda:

1. Egoki irudituz gero, 2017ko urriaren 9an egindako bilkurako akta onartzea. (Akta onartzea)

2. Apaiziartza baserrian 3 metroko sakoneradun arkupe bat eraikitzeko obra baimena emateko proposamena. (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak)

3. Zubitxo kaleko 6.ean igogailua atariko mailaraino heltzeko eta igogailu berria jartzeko lanentzat obra baimena emateko proposamena. (Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak)

4. S.C.G. eta V.V.A.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

5. Gizarte eta hezkuntza arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzuaren kontratazio mahaiaren proposamena. (Gizarte Zerbitzuak)

6. Alkatearen erabakien kontu ematea. (Alkatetza eta Delegatuak)

7. Galde eskeak.

 

Arloa edo saila