Udalbatzak 2018rako ordenantza fiskalak onartu ditu

Or, 2017-10-20 11:35

Udal tasa eta zerga nagusi guztiak izoztuko dira eta aldaketa izango dute zenbait tasek tarifen eguneraketa dela eta.  Taxi tarifa aldiz, bere horretan mantentzea onartu da.

Gaur goizean ospatutako Ezohiko Osoko Bilkuran 2018rako ordenantza fiskalak onartu dira, aho batez, EAJ-PNVren eta PSE-EEren aldeko botoekin, EH Bilduko ordezkariak ez baitira plenoan izan.
Udal gobernuak egindako proposamenak aurrera egin du eta udal tasa eta zerga nagusiak izoztu egingo dira datorren urteari begira, helburu hartuta herritarren gaineko presio fiskala ahal den neurrian baretzea, betiere, gastu eta diru sarreren arteko oreka zainduz eta mantenduz. Beraz, iragarri modura, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga (EIOZ), Jarduera Ekonomiaren gaineko Zerga (JEZ) eta Zirkulazio Zerga bere horretan mantenduko dira. Gauza bera gertatuko da uraren eta zaborren tasarekin.

Aldaketa izango duten tasak

Tarifen eguneraketa dela eta zenbait tasek igoera izango dute, besteak beste, kultur aretoaren alokairu prezioak, Kiroldegian eta Gezala auditoriumean antolatutako ikuskizunetarako sarreren prezioak, oholtzaren erabilera eta alokairuagatik ordaindu beharrekoak, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezioak, kultur sailak argitaratutako materiala saltzeko tarifak, eta azkenik, Kiroldegiko, Plazeta futbol zelaiko eta igerilekuko sarreren prezioak.  Gainerakoak, esan bezala berdin mantenduko dira.

Azkenik, eskualdeko taxi tarifa %1,7 igotzea onartu da gaurko osoko bilkuran, bailara mailan horixe adostu baita.

Arloa edo saila