KoopFabrika programaren bigarren edizioa martxan

2018ko Urtarrilak 03
Oarsoaldea

KoopFabrika, ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzeko programaren bigarren edizioa hasiko da urtarrilaren 17an

KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programa da, 2017an Oarsoaldean lehen adiz eskainia. Eskualdean hainbat sektoretako hamahiru proiekturen sorreran eta kontsolidazioan bidelaguntza eskaini ondoren, 2018ko izen-ematea irekita dago. Gipuzkoa osoko proiektuek dute izena emateko aukera eta 2018an lau eskualdetan eskainiko ditugu lan espazioak: Debagoienan, Beterri-Buruntzan, lehen aldiz Bidasoa-Txingudin eta Oarsoaldean.

Ekintzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea eman nahi dio KoopFabrikak, tokian tokiko sareen garrantzia abiapuntu hartuta. Horretarako hiru profiletako jendeari zuzentzen zaio programa:

Hiru profiletako jendeari zuzentzen zaio programa:

• Proiektu edo ideiaren bat lantzen edo martxan jarri nahian direnak.

• Orain arte elkarte forman jardunean aritu arren, profesionalizatu edo beste era batera antolatu nahi duten taldeak.

• Enpresen baitako barne-ekintzailetza proiektuei dimentsio sozialetik ekiteko asmoa dutenak.

Formakuntzan arlo teoriko komuna lantzeaz gain, ekintzailetza sozialerako tresnen erabilpenean trebatu, eta KoopFabrikatik irtendako proiektuei tutoretza eskainiko zaie garapen eta saretzerako.

Programan parte hartzea doakoa da baina plaza mugatuak daude. Datozen asteetan parte-hartzaileekin elkarrizketa fasea irekiko da. Horregatik dei egin nahi diegu proiektu bat elkarlanean garatu nahi duten pertsona, talde edo enpresei formazio eta saretzerako tresna izan nahi duen KoopFabrikan izen ematera Koopfabrika.eus webgunean.

Proiektua LANKI Ikertegia eta Olatukoop Interkooperazioa eta Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sarearen elkarlanetik sortu da. Oarsoaldean, Olatukoop sareko kooperatibek dinamizatuk dute lurralde nodoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako egitasmoak Oarsoaldea Garapen Agentziaren babesa izango du, besteak beste.

Informazio gehiagorako: koopfabrika.eus

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer