Egin argazkia euskarari eta saria irabazi

2018ko Martxoak 13

“Euskararen paparazziak” argazki lehiaketaren 2.edizioa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak

“Euskara Oarsoaldeko Komertziora” egitasmoaren barnean antolaturiko argazki lehiaketa da Euskararen Paparazziak, merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko sortua.  Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duen moduan, establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko, hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea du helburu egitasmoak.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera, eta WhatsApp (688 741 909) edo e-posta bidez euskararenpaparazziak@gmail.com bidali beharko dituzte. Argazkiekin batera honako informazio hau ere adierazi beharko dute: izen-abizenak, argazkian azaltzen den establezimenduaren izena eta zein udalerritan dagoen. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki bidal ditzake. Irudiak bidaltzeko azken eguna apirilaren 16a izango da.

Euskara eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen dituen argazkia bidali duenak irabaziko du lehiaketa eta bigarren onenak ere saria izango du. Originaltasuna eta argazkiaren kalitatea ere baloratuko direla adierazi dute antolatzaileek.

Lehiaketaren irabazleak ekainaren 15era bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko txartela irabaziko du, eta 200 eurokoa bigarren saridunak. Irabazleen izenak apirilaren 26ean emango dira ezagutzera.

Informazio gehiago nahi duenak oinarriak eskura ditu www.oarsoarrak.eus web gunean.

Animatu parte hartzera!
 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer