Bitoriana Artola Agirrek 100 urte bete ditu

Az, 2018-03-14 14:43

Gaur Bitoriana Artola Agirre lezoarraren urtebetetze eguna da eta 100 urte bete ditu, gainera. Hori dela eta, Jesus Maria Martiarena alkatearen, Noemi Arberas zinegotziaren eta Aiton Bordako ordezkarien bisita izan du bere etxean, bera zoriontzearren.

Senideekin batera etxean jaso ditu gaur, Bitoriana Artola Agirrek, Jesus Maria Martiarena alkatea, Noemi Arberas Gizarte Ongizateko zinegotzia eta Aiton Bordako ordezkariak. Bera zoriontzearren eta mendeurrena ospatzeko helburuarekin bisitan joan zaizkio guztiak etxera Udalaren eta Aiton Bordaren izenean lore sortak eta oroigarria ematera.

Gogoz hartu ditu Bitoriana Artolak guztiak etxean eta kontu kontari ere aritu da guztiekin. Eskerrak ere eman dizkie guztiei loreengatik eta Udalak emandako oroigarriarengatik.

Udalaren izenean, ZORIONAK BITORIANA!!!!!

Arloa edo saila