Udalekuetan izena emateko aukera maiatzaren 21etik 31ra

Al, 2018-05-14 11:33

Udalekuak uztailaren 2tik 27ra bitartean izango dira eta aurten 40 plaza gehiago eskainiko dira, guztira 220. Halaber, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da, gutxienez 8 haurrekin taldea osatzen bada

Urtero legez, herriko haurrek giro euskaldun eta atseginean jolasak, dantzak, kantak, antzerkiak eta beste hainbat ekintza egiteko aukera izan dezaten, Lezoko Udalak, 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat udalekuak antolatu ditu.

Aurten, udalekuetan parte hartu dezaketen haurren kopurua handitu da. Guztira 220 plaza eskainiko dira, hau da, azken urteetan baino 40 gehiago. Matrikulazioek kopuru hori gaindituz, gero, plazak zozketatu egingo dira. Prezio orokorra 80 eurokoa izango da eta, bestalde, familia ugarien kasuan prezioa 60 euroko izango da.

Ekintza guztiak Lezon gauzatuko dira, uztailaren 2tik 27ra bitartean (biak barne), astelehenetik ostiralera, 9:30etatik 13:30etara. Halaber, lan egin behar duten gurasoentzat haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da talderik sortzen bada: gutxienez 8 haur. Kasu honetan, prezio orokorra 53 eurokoa izango da eta familia ugarien kasuan prezioa 40 eurokoa izango da.

Nola izena eman

Udalekuetan eta haurtzaindegi zerbitzuan izena emateko epea maiatzaren 21etik 31ra bitartean egongo da zabalik. Matrikulazioak euskara eta kultura sailaren bulegoan (8:30etatik 13:30etara) egin behar dira. Matrikulazio orria Internet bidez udal webgunean eskuratu daiteke eta izen-emate orria sinatuta udaletxean bertan entregatu edota posta elektronikoz bidali daiteke kultura@lezo.eus helbidera. Beharrezkoa den kasuetan, familia ugariek tituluaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute. Halaber, matrikulazioa egitean Osakidetza txartelaren kopia eta haurraren argazki bat aurkeztu behar dira.

Azkenik, ekainaren 5ean gurasoekin bilera egingo da arratsaldeko 16:30ean Gezalan.

Arloa edo saila