Udaleko, Ekoguneako eta Elkarteko kideek Baratze Parkea bisitatu dute

Az, 2018-05-16 13:45

Bisitak balio izan du Baratzen Parkearen funtzionamendua egokia dela eta gauzak behar bezala doazela ziurtatzeko

Gaur goizean Baratze Parkea bisitatu dute Lezoko alkateak, Jesus Mari Martiarena; Ingurumen teknikariak, Leire Beteta; Kutxako Ekoguneako bi ordezkarik, Itsaso Olaizola eta Amalia Virto; Lezoko Baratze Parkeko Elkarteko kide batek, Andoni Pikabea; eta Baratze Parkearen erabiltzaile batek, Axier Irastorza.

Dagoeneko 5 urte igaro dira Lezon Baratze Parkea sortu zenetik eta gaurko bisitan Ekoguneako eta Elkarteko kideek Udalari jakinarazi diote baratzeen funtzionamendua egokia dela eta gauzak behar bezala doazela.

Ekoguneak eta Udalak 2013an sinatu zuten lehen hitzarmena eta horren ondotik sortu ziren, San Pedro atzealdean dagoen lursailean, 60m2 inguruko 64 baratze, nahiz eta gaur egun batzuk gutxiago egon, 60 inguru. Akordioak 8 urteko iraupena du eta, hortaz, 2021ko otsailean amaituko da. Baina, baratzeen esleipenak, aldiz, 6 urtetarako egin ziren eta, hori dela eta, Udala esleipen horiek nola berritu aztertzen ari da. 

Arloa edo saila