Larunbatean, eskola kiroleko jarduera bereziak

Og, 2018-05-24 10:20

Maiatzak 26an, larunbata, 5. mailako ikasleek piraguismoa egingo dute Donostiako kaian

Eskola kirolak jardunaldi bereziak antolatzen ditu urtean zehar, horien bitartez haurrek ohikoenak ez diren beste kirol batzuekin harremana izan dezaten. Hori dela eta, larunbat honetan, maiatzaren 26an, jarduera bereziak egingo dira Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleentzat.

5. mailako ikasleak, hau da, alebinak, Donostiako kaira joango dira larunbat goizean. Bertan, 9:30etan hasi eta goiz guztian zehar, piraguismo ikastaroak jasoko dituzte Orereta, Haurtzaro, Elizalde, Egiluze eta Koldo Mitxelena ikastetxeetako mutil eta neskek.

Eskola kirolak antolatutako kirol anitzeko asteburu hauen bitartez, haurrek beste kirol batzuk ezagutzea lortu nahi da, izan ere, Gipuzkoan izen handiko taldeak daude kirol horietan.

Bestalde, eskola kirola egiten duten gainontzeko haurrek ohiko jarduerak egingo dituzte: 6. mailako alebinek futbol partiduak jokatuko dituzte eta, benjaminei dagokienez, mutilak futbolean, saskibaloian eta eskubaloian arituko dira eta neskak, berriz, futbolean eta eskubaloian arituko dira. 

Arloa edo saila