HAZILAN programaren zortzigarren edizioa

2018ko Uztailak 30
Oarsoaldea

“Nahiz eta formakuntza izan, ez dut nire lan egoera hobetzen. Zer gehiago egin dezaket?” Hazilan egitasmoak lagun zaitzake.

Bereziak eta ezberdinak egiten gaituena bilatu eta sustatu behar da. HAZILAN ekimenak bilaketan lagunduko gaitu, gaitasun pertsonal eta profesionalerako 80 ordutako hasierako ikastaro batekin eta ondoren, norbere profil profesinalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukerarekin.

Aurreko edizioetan lortutako emaitzek egitasmo hau bermatzen dute, adierazi du Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak. Dagoeneko 116 pertsonek Hazilan egitasmoan parte hartu dute eta pertsona hauen lan munduratze indizea %85a gainditzen du, balorazioa oso positiboa delarik. Lan bilaketarako beharrezkoa den jarrera aldaketa ematen lagundu die egitasmo honek, baita motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.

Izena emateko baldintzak eta epea

Aurreko edizioetan bezalaxe, HAZILAN programan  parte hartzeko baldintzak honako hauek dira; 20 eta 40 urte bitarteko Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta, langabezian egotea edo jardunaldi erdiko kontratua izatea.

Izena emateko epea irailaren 8 arte zabalik dago. Interesatuak dauden pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Oarsoaldeatik baldintzak betetzen dituzten gazteei izena ematera animatu nahi ditugu, aukera polita baita beraientzat. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 510 200 telefonora edo olibet@oarsoaldea.eus korreora idatzi.
 

Bidali iruzkin berria

Eremu honetako edukia pribatua da eta ez da webgunean erakutsiko
Spamaren kontrako filtroa
Galdera hau SPAMa saihesteko baino ez da. Idatzi mesedez kopurua zenbakiak erabiliz.

Lan-Eskaintzak

Ez dago emaitzarik

Faktura Elektronikoa

NireOrdainketa

Administrazioarekiko ordainketak Internet bidez egiteko zerbitzua:
NireOrdainketa logoa

Diru laguntzak

Kontsultatu hemen diru laguntzak

Udal tramiteak

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskaera orria


  • Eskeraren bat egin nahi izanez gero, etxean bertan bete dezakezu dokumentua eta ondoren udaletxera eraman.
    Eskaera orria deskargatu

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer