Baratze Parke Sareko bideo lehiaketa

Izena eman eta bideoa bidaltzeko epea irailaren 9ra arte egongo da zabalik. Saria 12 lagunentzako otordua da.

2018an Baratze Parke Sareko baratze parkeetako bideo lehiaketa antolatu dugu. Izan ere, bada garaia baratze parkeetako erabiltzaileek eta elkarteek egiten duzuen lana ikusarazi, balioan jarri eta saritzeko!

Saria ezin gozagarriagoa izango da! Talde irabazleak 12 lagunentzako otordua irabaziko du Kutxa Ekogunearen filosofiarekin bat egiten duen Donostiako MISURA jatetxean.

Izena eman eta bideoa Kutxa Ekogunera bidaltzeko epea 2018ko uztailaren 25etik irailaren 9ra egongo da zabalik (egun horiek barne)

Irakurri oinarriak 

Ikusi adibide gisa, 2018ko udan TOLOSAKO BARATZE PARKEAN burutu berri duten lana eta sortu zuen bideo propioa!

 

Arloa edo saila